Bertso Eguna otsailaren 13an

Bertso Eguna otsailaren 13an –

Otsailaren 13an izango da bertso eguna Gayarre antzokian, eta bertsozaleok antzoki bertatik zein etxetik parte hartu ahalko dugu.
 
Bertso Eguna otsailaren 13an
 

Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira arituko dira kantari 2021eko lehen Bertso Egunean, Ainhoa Larretxearen gidaritzapean. Iruñeko Gayarre antzokian izango da emanaldia 18:00etatik aurrera. Eneko Lazkoz eta Oihane Perea bertsolariek ere parte hartuko dute emankizunean.

Antzokirako sarrerak, hemen; eta Internetekoak, hemen

“Errealitateei beste ikuspuntu edo perspektiba batzuetatik kantatuko diegu. Abiapuntuak egiten baitu gaia, kantatzeko hautatu dugun lekuak aldatzen baititu esanahiak, kolektiboan aritzeak aldatzen baitu bakarka marraztu dugun errealitatea” adierazi du antolakuntza lanetan aritu den Saioa Alkaizak.

Bertsozale Elkarteak eman du sarrera mota ezberdinen berri: “Antzokirako sarrerak eskuragai daude 12 euroren truke; 9 eurotan izango dituzte Bertsozale Elkarteko bazkideek. Aretora joan gabe, Internetez zuzenean ikusi nahi duenak ere izango du aukera, 5 eurotan (3 euro bazkideentzat). Behin sarrera erosita, Internetez nola jarraitu azaltzeko argibideak bidaliko zaizkie zaleei”.

Aurten hiru bertso egun antolatu dira. Martxoan eta maiatzean izango diren Getariako eta Hazparneko Bertso Egunetarako sarrerak ere eskura daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bertso Eguna otsailaren 13an