Bertso Eguna, ilbeltzean argi bila

Bertso Eguna, ilbeltzean argi bila –

Bertso Eguna esperimentaziorako esparru bat izan da, eta esperimentuak barnebildutako dakar aldaketa, froga berriak egiteko sena. Hurrengo Bertso Eguna Donostiko Kursaaletik atera eta Mungiara iritsiko da. 

Bertso Eguna, ilbeltzean argi bila

Urtebeteko etenaren ostean berrartuko du urteroko hitzordua Bertso Egunak. Iaz Elkarteak iragarri zuen gisan, Donostiatik herrialde osora jauzi egiteko konpromisoari helduko zaio hemendik aitzin

Bertso Egunerako sarrerak urtarrilaren 4ean jarriko dira salgai, baita bazkarirako txartelak ere; biak ala biak www.bertsosarrerak.eus atarian izango dira eskuragarri. Eguna aurrera atera ahal izateko Mungiako Udalareneta Taket Mungiako Bertsolari Alkartearen laguntza izan du Bertsozale Elkarteak.

Goizean, mahai-inguru musikatua izango da Mugire txokoan. Eguerdian, hiru bazkari paralelo eskainiko dira hiru elkarte gastronomikotan eta bakoitzean bina bertsolari ariko dira; bakoitzean 60-80 bazkaltiar izango dira. Arratsaldean, 19:00etan, izango da eguneko ekitaldi nagusia: Alaitz Rekondoren esanetara ariko dira Amets ArzallusManex AgirreSebastian LizasoOihana Bartra eta Unai Iturriaga. Bertsozale Elkarteak iragarri du ez direla artista gonbidatuak faltako. Egitarauaren inguruko xehetasun gehiago emango jakinaraziko dituzte urtarrilean.

Bertso Eguna, ilbeltzean argi bila