"Bertso-bira" ekimena jarri dute berriz martxan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Berriz martxan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan –
Lehen Adin-adin ekimena zenak Bertso Bira izena dauka orain, eta aurten bere bidea egingo du, bederatzigarren urtez. Egitasmoaren helburua bertsolaritzaren bidez adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gaitasun kognitiboak sustatzea da.
30 saio egingo dira udazkenean Gipuzkoako 24 udalerritako egoitzetan. Saio bakoitzean eskualde horretako eta belaunaldi ezberdinetako bi bertsolarik hartuko dute parte (34 bertsolarik, orotara).
Lankutik jakitera eman dutenez, “saio bakoitzaren aurretik egoitzetako animazio eta dinamizazio-langileek egoitzetako egoiliarrekin egiten dute lan, bertso zaharrei eta abesti herrikoiei dagokienez dituzten lehentasunak ezagutzeko. Horrela, parte-hartze aktiboa sustatzen da eta parte-hartzaileen eta artisten arteko lotura indartu”.
Gero eta egoitza gehiago dira proiektuan parte hartzen dutenak. Honakoa da aurtengo saioen zerrenda:
- Aretxabaleta, GSR Debagoiena: Azaroak 8, ostirala, 11:00. Ane Zuazubiskar eta Anjel Mari Peñagarikano.
- Arrasate, Iturbide egoitza: Azaroak 7, osteguna, 11:00. Anjel Mari Peñagarikano eta Maider Arregi.
- Azkoitia, San Jose egoitza: Azaroak 7, osteguna, 17:00. Eneritz Artetxe eta Millan Telleria.
- Azpeitia, San Martin egoitza: Azaroak 15, ostirala, 16:30. Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Julene Iturbe.
- Beasain, Arangoiti egoitza: Azaroak 4, astelehena, 17:00. Maddi Aiestaran eta Aitor Sarriegi.
- Bergara, Mizpirualde egoitza: Azaroak 5, asteartea, 17:30. Andoni Egaña eta Ainhoa Agirreazaldegi.
- Donostia, Zorroaga egoitza: Azaroak 7, osteguna, 17:30. Maider Arregi eta Andoni Egaña.
- Donostia, Elizaran egoitza: Azaroak 7, osteguna, 16:00. Unai Agirre eta Nerea Elustondo.
- Donostia, Txara I, Intxaurrondo: Azaroak 15, ostirala, 11:15. Oihana Arana eta Xebastian Lizaso.
- Donostia, Lamourous egoitza: Azaroak 12, asteartea, 11:00. Unai Agirre eta Oihana Arana.
- Donostia, Iza zentroa: Urriak 29, asteartea, 17:00. Uxue Fernandez eta Jexux Mari Irazu.
- Errenteria, Jesusen Bihotza egoitza: Urriak 30, asteazkena, 17:00. Andoni Egaña eta Amaia Iturriotz.
- Hernani, Maria Magdalena egoitza: Azaroak 13, asteazkena, 11:00. Eli Pagola eta Beñat Gaztelumendi.
- Lazkao, Txindoki egoitza: Azaroak 6, asteazkena, 17:00. Millan Telleria eta German Urteaga.
- Legazpi, Santikutz egoitza: Urriak 30, asteazkena, 17:00. Ane Beloki eta Xebastian Lizaso.
- Lezo, Eguneko zentroa: Azaroak 5, asteartea, 11:00. Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola.
- Mutriku, San Migel egoitza: Azaroak 15, ostirala, 11:00. Ane Zuazubiskar eta Anjel Mari Peñagarikano.
- Oiartzun, Petra Lekuona egoitza: Azaroak 11, astelehena, 17:00. Alaia Martin eta Jon Martin.
- Ordizia, Eguneko zentroa: Urriak 30, asteazkena, 16:00. Aitor Sarriegi eta June Aiestaran.
- Segura, San Juan egoitza: Urriak 31, osteguna, 17:00. Maialen Akizu eta Andoni Egaña.
- Soraluze, Mesedetako ama egoitza: Azaroak 11, astelehena, 17:00. Xebastian Lizaso eta Haizea Arana.
- Tolosa, Uzturre egoitza: Azaroak 8, ostirala, 11:00. Oihana Iguaran eta Xebastian Lizaso.
- Tolosa, Yurreamendi egoitza: Urriak 28, astelehena, 16:30. Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre.
- Usurbil, Egurtzegi eguneko zentroa: Urriak 31, osteguna, 11:00. Ane Labaka eta Anjel Mari Peñagarikano.
- Zarautz, Santa Ana egoitza: Azaroak 15, ostirala, 17:00. Andoni Egaña eta Aner Peritz ‘Euzkitze’.
- Zestoa, San Juan egoitza: Azaroak 4, astelehena, 11:00. Naia Arrizabalaga eta Xebastian Lizaso.
- Zizurkil, Fraisoro Eguneko zentroa: Azaroak 8, ostirala, 11:00. Jexux Mari Irazu eta Eli Pagola.
- Zumaia, San Juan egoitza: Azaroak 4, astelehena, 11:00. Libe Goenaga eta Jon Maia.
- Zumaia, Ote zuri egoitza: Urriak 28, astelehena, 11:00. Jon Maia eta Libe Goenaga.
- Zumarraga, Argixao egoitza: Azaroak 8, ostirala, 16:30. Millan Telleria eta Uxue Fernandez.