Bertso berriak utopiari jarriak
‘Bertso berriak utopiari jarriak’ da gaia, sei eta hamabi bertso artean idatzi beharko dira, neurri eta doinu librean. Irailaren 5erako bidali beharko dira sortak.
Bertso berriak utopiari jarriak –
Eva Forest Liburutopiak bertso-paper lehiaketa bat antolatu du. Utopiari kantatu beharko diote parte hartzaileek. Bakarka zein taldean osatu ahalko dira bertsoak, 6-12 artean,, bakoitzak nahi duen neurri eta doinuan, eta ez da “testu diskriminatzailerik” onartuko.
Irabazleak, edo irabazleek, Eva Forest Liburutopiako apaletatik narratiba liburu, komiki eta saiakera bana aukeratu ahal izango dute. Gainera, bertso sorta irabazlea Liburutopian bertan ikusgai egongo da bolada batez.
Irailaren 5a baino lehen bidali behar dira bertsoak agenda@liburutopia helbidera, PDFan, Bertso_Sortak izenburuarekin. Barruan zehaztu beharko dira parte hartzaileen datuak eta bertsoetan erabilitako doinua, edo doinuak. Irailaren 8an hiru sorta aukeratuko dira, eta bertsolariak gonbidapena jasoko dute irailaren 21eko Bertxoko Eguneko bazkarirako. Bazkalostean bakoitzak bere bertsoak kantatu, eta ondoren iragarriko da zein izan den bertso sorta irabazlea.