Beñat Gaztelumendik irabazi du Oiartzungo finalaurrekoa
Beñat Gaztelumendik irabazi du Oiartzungo finalaurrekoa –
Añorgarra zuzenean sailkatu da finalera, igandean azken aurreko fasea abiatu eta Oiartzungo finalaurrekoan gailenduta. Elorsoro pilotalekua bertsozalez mukuru zela igo zen seikotea kantura, eta honakoa izan zen epaimahaiak ebatzitako puntuazioa:
- Beñat Gaztelumendi Arandia ———————— 560,5
- Ane Labaka Mayoz —————————————- 552
- Nerea Elustondo Plazaola —————————– 522,5
- Asier Azpiroz Iztueta ————————————– 475,5
- Oier Etxeberria Zubimendi —————————— 468,5
- Eli Pagola Apezetxea ————————————— 449
Ikusi saioa osorik
Ane Ezenarro Beristain jardun da gai-jartzaile lanetan. Epaimahaia honako lagunek osatu dute: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.
Hurrengo saioa igande honetan izango da, Zarautzen. Saioko sarrerak eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian, eta Aritzbatalde Udal Kiroldegiko txarteldegian saioko egunean bertan, aurretik agortuko ez balira.