Bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa antolatu du Bertsozale Elkarteak

Bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa –

Bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa

Irailaren 12an izango da ikastaroa Iruñeko Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan, 18:00etatik 20:30era bitarte. Bat-batean kantatutako bertsoak transkribatzeko irizpideak azalduko dira, baita ariketa praktikoak egin ere.

Parte-hartzea doakoa da eta interesik duen edonor etor daiteke, baina antolakuntzatik nabarmendu nahi izan dute bereziki baliagarria iruditzen zaiela “txapelketetan transkibatzaile lanetan aritzen direnentzako, kazetarientzako zein bertso irakasleentzako”.

Irailaren 5a baino lehen eman behar da izena, ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera idatzi eta izen-abizenak eta telefonoa bidaliz.

Bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa