Badator XII. Erniarraitz Bertso sariketa

Erniarraitz Bertso Sariketa martxoaren 1ean, 15ean eta 22an ospatuko da. Bi urtean behin antolatzen da egitasmoa.

Erniarraitz Bertso sariketa –

Hamabigarren edizioa da aurtengoa, eta hamabi izango dira parte hartuko duten bertsolari gazteak. Berrikuntzak ere badakartza aurtengo edizioak: oholtza mahaiarengatik aldatu dute. Zestoa eta Azkoitin bi kanporaketa fase egin ostean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean jokatuko da finala.

Martxoaren 1ean, ostiralez izango da lehen kaporaketa saioa. 20:00etan, Azkoitiko Martirietako elkartean. Bigarrena, martxoaren 15ean, 20:00etan, Zestoako Lau Iturri elkartean. Saio hauetara joateko tokia aurrez gorde behar da,  erniarraitz@gmail.com emailera idatziz (afaria 20€).

Finala, martxoak 22an, 22:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da eta sarrerak kulturaz.eus webgunean erosi ahalko dira.

Erniarraitz Bertso sariketa

XII. Erniarraitz Sariketako saioaetan parte hartuko duten bertsolariak:

  • Martxoak 1, ostirala: 20:00etan, Azkoitiko Martirietako elkartean.
    – Naia Arrizabalaga (Azkoitia)
    – Maddi Agirre (Gasteiz)
    – Aitor Tatiegi (Oñati, Gipuzkoa)
    – Andoni Rekondo (Hernani, Gipuzkoa)
    – Garazi Navarro (Amoroto, Bizkaia)
    – Maite Sarasola (Deustu, Bilbo)
  • Martxoak 15, ostirala: 20:00etan, Zestoako Lau Iturri elkartean.
    – Julene Iturbe (Azkoitia)
    – Aimar Sorazu (Zarautz)
    – Gorka Pagonabarraga (Durango, Bizkaia)
    – Irantzu Idoate (Hazparne, Lapurdi)
    – Maddi Aiestaran (Beasain, Gipuzkoa)
    – Ekhi Mateorena (Leitza, Nafarroa)
Erniarraitz Bertso sariketa