Badator Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Badator Nafarroako Bertsolari Txapelketa –
Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, otsailaren 9tik martxoaren 23ra luzatuko da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa, historiako 44.na. Hasi aurretik, baina, bi aurre-kanporaketa jokatuko dira, txapelketan jardungo diren bertsolariak hautatzeko. 30 bertsolarik eman dute izena aurten, baina 24 izango dira final-laurdenetako fasean; hori horrela izanda, aurre-kanporaketan lehiatuko dira lehen aldiz parte hartzen duten sei bertsolariek eta azken txapelketako azken sei sailkatuek, eta horietatik sei pasako dira otsailean hasiko den fasera.
Saio bakoitzeko irabazleak, eta sailkapenaren araberako hurrengo lauak izango dira galbahea pasako dutenak. Hauek dira Nafarroako bi aurre-kanporaketak:
Aurre-kanporaketa. Urtarrilak 18, 19:30ean Txantreako Auzotegin
Joana Ziganda Olano (Oskotz)
Diego Riaño Barroso (Leitza)
Aitor Irastortza Arrizurieta (Azpirotz)
Sahats Aleman Sadaba (Iruñea)
Mintxo Astiz Goñi (Barañain)
Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu)
Aurre-kanporaketa. Urtarrilak 19, 17:30ean Irunberriko Gizarte Etxean
Xabat Illarregi Marzol (Leitza)
Endika Legarra Nuin (Iruñea)
Oskar Sanz de Acedo Pollan (Iruñea)
Ander Baiano Saralegi (Barañain)
Egoitz Gorosterrazu Elizagoien (Ituren)
Saats Karasatorre Martinez (Etxarri Aranatz)
Arkaitz Goikoetxea, Joseba Beltza eta Saioa Mitxelena izango dira epaile bi aurre-kanporaketetan, eta haiena izango da bertsolarien jarduna epaitzeko ardura. Hain justu, ondorengo lanak egin beharko dituzte bertsolariek:
- Zortziko handian binaka hiruna bertso osatu arte
- Zortziko txikian binaka hiruna bertso osatu arte
- Hamarreko txikian binaka hiruna bertso osatu arte
- Kartzelako lana: Zortziko txikian bi punturi erantzun Gaia emanda bakarka bi bertso