Badator Nafarroako 43. Bertsolari Txapelketa
Nafarroako 43. Bertsolari Txapelketa
35 bertsolarik eman dute izena Nafarroako 43. Bertsolari Txapelketan, inoiz baino gehiago. Lehen aldiz parte hartu duten bederatzi bertsolariek kanporaketa saioa jokatu zuten pasa den abenduan Iruñean, eta lauk lortu zuten final-laurdenetarako sarrera. Beraz, 30 bertsolariekin hasiko da final-laurdeneko txanpa. Bertsolariez gain, hamaika gai-jartzaile, zazpi epaile eta hamarnaka laguntzaile egingo dute lan. Txapelketa pasa den ostiralean aukeztu zen Iruñean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen urteroko batzarra probestuz.
Hamar saio izango ditu Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Otsailaren 18an abiatuta, bost final-laurden jokatuko dira beste horrenbeste herritan, Tafallan, Auritzen, Lakuntzan, Iruritan eta Uharten. Kanporaketa horietan aurrera egitea lortzen duten18 bertsolariek finalaurrekoak jokatuko dituzte, Beran, Antsoainen eta Agoitzen. Zortzi sailkatuek jokatuko dute finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, apirilaren 8an. Final horretako lehen bost sailkatuek udazkenean abiatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera izango dute.
Bertsozale elkartearen webgune honetan dago bilduta txapelketaren inguruko informazio osoa. Horretaz gain, Bertsoa.eus atariak ere egitasmoaren jarraipen berezia eginen du.