Badator Bertsolari Gazteen XLVIII. Lizardi Sariketa
Badator Bertsolari Gazteen XLVIII. Lizardi Sariketa –
Aste honetan jokatuko da sariketa Zarautzen, abuztuaren 29an eta abuztuaren 30ean. Gaueko 22:00etan hasiko dira bi saioak, Santa Klara komentuko aretoan biak ala biak. Hamasei bertsolari igoko dira oholtzara.
Abuztuak 29an: Naia Arrizabalaga (Azkoitia), Iruri Altzerreka (Garai), Aimar Sorazu (Zarautz), Andoni Rekondo (Hernani), Unai Anda (Zuia), Maite Sarasola (Deustu), Uxue Alkorta (Zarautz) eta June Aiestaran (Beasain).
Abuztuak 30ean: Aitor Tatiegi (Oñati), Idoia Granizo (Altsasu), Andoni Mujika (Urnieta), Libe Goenaga (Getaria), Julene Iturbe (Azkoitia), Mikel Etxezarreta (Olaberria), Ane Peñagarikano (Zarautz) eta Araitz Katarain (Mallabia).
Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalerako txartela, eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazio bidez erabakiko dira. Irailaren 6an izango da finala, 22:00etan, Modelo Aretoan.