Aroa Arrizubietaren buruan dago Arabako txapela

Manex Agirrerekin aritu da buruz-burukoan, 700 bertsozaleren aitzinean.

Aroa Arrizubietaren buruan dago Arabako txapela –

Aroa Arrizubietaren buruan dago Arabako txapela

Nierves del Alamok aurkeztu du saioa, eta Oier Suarez aritu da gai-jartzaile lanetan. Honakoa izan da puntuazioa: 

  • Aroa Arrizubieta: 614,5 puntu
  • Manex Agirre: 613,5 puntu
  • Paula Amilburu: 415 puntu
  • Peru Abarrategi: 412,5 puntu
  • Asier Otamendi: 410,5 puntu
  • Iñaki Viñaspre: 381,5 puntu

Xabi Rico Iturriotzek jantzio dio txapela Aroa Arrizubietari. 1982an, bidaide askorekin batera, Gasteizko Bertso Eskolaren sortzailea izan zen. Bertso eskolan irakasteaz gain bertsolari ere aritu da, baita beste hamaika zereginetan ere. 

Honatx bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak.

Puntuazio taula

  8ko H 10ko Tx Puntuak 6ko motza Gaia Iparragirre kartzela gaia Guztira
Aroa Arrizubieta Barredo 94.00 98.00 61.50 93.50 68.00 96.50 103.00 614.50
Manex Agirre Arriolabengoa 95.00 100.00 64.00 99.00 73.00 96.00 86.50 613.50
Paula Amilburu Izargarai 95.50 88.00 67.00 103.00 61.50 0.00 0.00 415.00
Peru Abarrategi Sarrionaindia 95.50 98.50 61.50 88.50 68.50 0.00 0.00 412.50
Asier Otamendi Alkorta 99.50 84.50 65.00 94.50 67.00 0.00 0.00 410.50
Iñaki Viñaspre Simon 77.50 85.00 62.00 86.50 70.50 0.00 0.00 381.50

 

Ikusi finala osorik

 

Txapeldunaren bukaerako agurra:

Promesa haundiz ahoak betez
ari dira bonbak lehertzen
eskubideak murrizten eta
jendea etxegabetzen
nola nahi dute honen aurrean
geldi geratu gaitezen
nahiz ta betatzen ari zaizkigun
berdin Bilbon zein Gasteizen
sinisten dugun honetan irmo
dihardugu GKSn
politiko ta enpresen
aurrean altxatuz ezen
egungo gazte belaunaldien
zeregina ez ote zen
borrokatzea bihar gaur baino
hobeto bizi gaitezen.

Aroa Arrizubietaren buruan dago Arabako txapela