Aroa Arrizubieta eta Irati Anda irabazle Oionen

Aroa Arrizubieta eta Irati Anda irabazle Oionen –

Oionen argitu da zein sei bikote arituko diren bertsotan hurrengo fasean. Finalerdiak maiatzaren 8 eta 9an izango diren.
 
Aroa Arrizubieta eta Irati Anda irabazle Oionen
 

Apirilean 17an hasitako ziren final laurdenak Oionen izan dute amaiera. Aroa Arrizubieta eta Irati Andak zuzenean sailkatu dira finalerdietarako, Unai Anda-Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre-Martin Abarrategi bikoteekin batera. 

Kantuan aritutako 3 bikoteak:

  • Oihane Perea (Zalduondo) –  Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz)
  • Rikardo Gonzalez de Durana (Oreitia) – Ander Aranburu Amenabarro (Gasteiz)
  • Irati Anda Villanueva (Gasteiz) – Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz)

13 bertso puntuagarri kantatu zituen bertsolari bakoitzak, 26 ibikoteak. Irati Anda eta Aroa Arrizubietak lortu zituzten puntu gehien, 467,5 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak, eta honakoak dira puntuazioak:

  • Irati Anda – Aroa Arrizubieta: 467,5 puntu
  • Oihane Perea – Manu Bendala: 459 puntu
  • Rikardo Gonzalez de Durana – Ander Aranaburu: 442 puntu

Nieves Del Alamo izan da Araiako Andra Mari aretoko aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Iker Elexpuru, Egoitz Iradier eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Aitor Jimenez.

Maiatzaren 8an, Amurrion izango da lehen finalerdia eta 9an, Gasteizen, bigarrena. 

Honenbestez honela geratuko dira finalerdietako saioak, sailkapenaren hurrenkeran:  1.finalerdia eta 2.finalerdia

Saioaren informazio gehiago, argazkiak eta puntuazioa hemen.

Aroa Arrizubieta eta Irati Anda irabazle Oionen