Aramaioko "Izenbakuek" taldea Arabako Kuadrilla arteko finalean izango da
Arabako Kuadrilla arteko –
Arabako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez “giro bikainainean eta umore printzez beteriko saioa izan zen Kuadrillarteko 2.finalaurrekoan”. Aramaioko Izenbakuek talderaren izenean Manex Agirre, Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa eta Danel Herrarte eta Zalduondoko Lautadako ahuntzen taldean Oihane Perea, Markel Yoller, Aitor Najera eta Irati Anda bertsolariak aritu ziren kantuan. Gai jartzaile lanetan Eli Plazaola aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu dute: Egoitz Iradier Lautadako ahuntzak taldearen ordezkaria, Beñat Burgi Aramaioko Izenbakuek taldearen taldearen izenean eta Patxi Aizpurua Arabako Bertsozale Elkerteko epaile gisa.
Talde bakoitzaren agurra kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka… Umorea nagusi izan zen saio osoan zehar.
Epaimahaiak erabakita Aramaioko taldea arituko da finalean. Sailkatzen den bigarren taldea da; Gasteizko Sumendiola poto taldea 1.finalaurrekoan sailkatu zen eta hirugarren taldea martxoaren 14ko finalaurrekoan sailkatuko da, Amurrioko Kultur Etxean burutuko den saioan.
Larunbatean jokatuko da azkeneko finalaurrekoa, Amurrion.
Finala, martxoaren 28an, egun osoko festaren inguruan izango da Murgian. Eguerdian, Palatu kirol eremutik hasita, parte hartu duten taldeak arituko dira kantuan tabernaz taberna. Bazkal ostean finala jokatuko da. Bazkarian izena emateko deitu 675 70 79 71 edo idatzi araba.sustapena@bertsozale.eus. Finalerako sarrerak bertan jarriko dira salgai eta Gasteiztik autobusa jarriko da goizean Murgiara joan eta iluntzean bueltatzeko.