Arabako finala erabakita geratu da
Iragan larunbatean jokatu zen bigarren finalerdia Dulanziko Kultur Etxean, eta Asier Otamendik eskuratu zuen finalerako txartela.
Bertsolari Aldizkaria
2024-03-05
Arabako finala erabakita geratu da –
Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek bi finalerdietan, eta bakarkako lana ganbarakoa izan da. Bi finalerdietako puntuazioaren hurrenkeran osatu da finala. Puntuazioak ondorengoak izan ziren Dulantzin:
- Asier Otamendi: 366.5 puntu
- Paula Amilburu: 353.5 puntu
- Aroa Arrizubieta: 352.5 puntu
- Xabi Igoa: 346.5 puntu
- Aitor Ugarte: 339 puntu
- Izar Mendiguren: 303 puntu
Marta Ugarte Abasolo izan zen aurkezlea, eta epaimahaia honako lagunek osatu zuten: Mikel Fernandez de Arroiabe, Fernando Sopelana, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.
Finala, martxoaren 16an izango da Gasteizen, Prinzipal Antzokian, arratsaldeko 17:30ean.