Arabako eskolartekoa eta Bizkaiko Txapelketa

Arabako eskolartekoa eta Bizkaiko Txapelketa –

Arabako eskolartekoa

Arabako XXIII. eskolarteko txapelketako finala ospatu zen larunbatean. XXIII. Arabako eskolarteko finala, eta Aitor Ugarte aramaioarrak irabazi zuen. Bigarren postua Aroa Arrizubieta gasteiztarrarentzat izan zen. Sei bertsolari jardun ziren oholtza gainean:

  • Aroa Arrizubieta, Gasteiz
  • Aitor Ugarte, Aramaio
  • Mikel Martin, Gasteiz
  • Martin Abarrategi, Aramaio
  • Beñat Cano, Agurain
  • Markel Yoller, Illarduia

 

120 gazte inguru bildu ziren Legutioko kultur etxean. Aiaraldea, Gorbeialdea, Errioxa, Arabako Lautada eta Gasteizko hainbat taldek sekulako giroa sortu zuten goizetik, bertan proiektatu ziren 18 bideoklipen bueltan.  Estereotipoak, askatasuna, berdintasuna, bullinga, adierazpen askatasuna eta  sormena gaitzat harturik bi minutuko bideoklip dotoreak aurkeztu zituzten gazteek  Antolatzaileek Iaz baino bideoklip gehiago aurkeztu direla azpimarratu dute, baita kaliteatean hobekuntza izan dela ere. 1000 ikasle baino gehiagok hartu dute parte aurten Bertsoa Bizi Gazte ekimenean. Bideoak ikusgai daude Arabako Foru Aldundiaren www.nibanaxarabakoa.eus orrialdean.

  • Bideoklip onenaren saria. SORMENA, Armenita ikastolako taldeak eskuratu du.
  • Bideoklip originalenaren saria. MURGIAKO “ ez ahaztu “ eta AMURRIOKO “Izan libre” taldeek partekatuko dute
  • Nibanaxarabakoa saria, internet bidez bozka gehien jaso dituena. EZ NAIZ GERATUKO MUTU Gasteizko taldea.
  • Bideoklip txalotuenaren saria.  TABUAK TAGU  bideoklipak eskuratu du Legutioko kultur etxean.

 

Arabako eskolartekoa eta Bizkaiko Txapelketa
Aitor Ugarte

 

Bizkaiko txapelketa: Elorrio eta Getxo

Elorrion jokatu zen larunbatean 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko sailkapen saioa. Giro ederrean joan zen Arriola Antzokian egin den kanporaketa. Parte hartu zuten bertsolariak, hurrengoak:

  •  Aitor Esteban Etxebarria (Urduliz)
  • Ander Anakabe Lekue (Deustu)
  • Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo)
  • Iker Uriarte Urrutia (Bermeo)
  • Jon Arano Uriarte (Natxitua)
  • Unai Agirre Erezuma (Sukarrieta)

Saioko irabazlea Ander Elortegi Garatea izan zen, 178 punturekin. 

Arabako eskolartekoa eta Bizkaiko Txapelketa
Ander Elortegi

 

Getxora heldu zen igandean Udabarriko Fasea. Goizean kanporaketa bat jokatu zen, eta arratsaldean bigarrena, leku berean, Fadura Kiroldegian. Goizean kantatu duten bertsolariak, hauek:

  • Axier Goñi Arsuaga (Bilbo)
  • Eneko Aldana Carrasco (Forua)
  • Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango)
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
  • Josu Landeta Egurrola (Getxo)
  • Peio Ormazabal Villanueva (Arrigorriaga)

Saioko irabazlea Peio Ormazabal izan da, 170 punturekin. Horrela geratu dira puntuazioak:

 

Arabako eskolartekoa eta Bizkaiko Txapelketa
Peio Ormazabal

 

Arratsaldean kantatu duten bertsolariak, ostera, hauek:

  • Beñat Romero Maguregi (Zornotza)
  • Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ (Iurreta)
  • Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto)
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre)
  • Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia)
  • Mikel Galarza Idirin (Bilbo)

Saioko irabazlea Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ izan da, 175 punturekin. Horrela geratu dira puntuazioak:

Arabako eskolartekoa eta Bizkaiko Txapelketa

Arabako eskolartekoa eta Bizkaiko Txapelketa
Eneko Abasolo, “Abarkas”

 

Udabarriko Faseko sailkapen saio bi jokatuko dira asteburuan, maiatzaren 19an eta 20an. Larunbatean Areatzan jokatuko da saioa, eta igandean Erandion.

Arabako eskolartekoa eta Bizkaiko Txapelketa

Arabako eskolartekoa eta Bizkaiko Txapelketa

Informazio gehiago

  • Webgunean: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa
  • Emaila: bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus
  • Sare sozialetan:
    • Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
    • Twitter: @bbertsozale / #bbt18
    • Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Arabako eskolartekoa eta Bizkaiko Txapelketa