Araba eta Nafarroako finalak gorpuztuta
Araba eta Nafarroako finalak gorpuztuta –
Nafarroa
2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa iritsi da bere azken geltokira. Martxoaren 23an jokatuko da, 17:00etan hasita. 30 bertsolarik eman zuten izena 44. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, eta aurre-kanporaketak igarota, 24 izan ziren Tuteran hasitako ibilbidean. Final-laurdenen eta finalaurrekoen ostean, zortzi dira finalera iritsi direnak: Eneko Lazkoz Martinez, Xabier Terreros Gartzia, Joanes Illarregi Marzol, Eneko Fernandez Maritxalar, Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Julen Zelaieta Iriarte eta Xabi Maia Etxeberria.
- Gai-jartzaileak
- Alaitz Rekondo Ferrero
- Fernando Anbustegi Goñi
- Epaileak
- Amaia Telletxea Larretxea
- Arkaitz Goikoetxea Arriola
- Jon Abril Olaetxea
- Joseba Beltza Bengoetxea
- Mikel Beaumont Arizaleta
- Nerea Bruño Artazkoz
- Saioa Mitxelena Irazoki
Txapela Joxema Leitza Razkinek jarriko dio irabazleari. Euskal filologian lizentziatua, euskalgintzan jardun du betidanik, ofizioz eta afizioz, izan AEKn, izan Bierrik Elkartean edota Oinarriak bilgunean. Hainbatetan parte hartu izan du Nafarroako Bertsolari Txapelketan bertsolari gisara.
Finalean egin beharreko lanak
Finalak bi atal izango ditu. Lehen atala zortzi bertsolariek jokatuko dute. Bigarren atalera, aldiz, lehen atalera puntuaziorik altuena lortzen dutenak pasako dira, eta haiek jokatuko dute buruz burukoa. Bi atalak batuta puntuaziorik altuena lortzen duen bertsolariak jantziko du txapela.
Lehen atala:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian
Buruz burukoa:
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean
Kartzelako lana: Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Sarrerak18 euroko prezioa dute sarrera arruntek, eta 13 eurokoa Bertsozale Elkarteko bazkideenak, eta 12 euro 16 urtetik beherakoen kasuan. Ondorengo bideetatik eskuratu daitezke.
www.bertsosarrerak.eus atarian, larunbat goizera arte
Ostiralera arte, ondorengo puntu fisikoetan: – Iruñea: Karrikiri denda – Elizondo: Fantxike denda – Lesaka: Okindegia – Leitza: Maimur liburudenda – Etxarri Aranatz: Xapatero taberna – Lizarra: Olgarenea natur denda
Larunbatean bertan, Anaitasunako leihatiletan, 15:30etatik 17:00etara.
Araba
- Iñaki Viñaspre Simon, 330,5 puntu
- Oihane Perea Perez de Mendiola, 325,5 puntu
- Aroa Arrizubieta Barredo, 323 puntu
- Paula Amilburu Izargarai, 314 puntu
- Beñat Garaio Mendizabal, 304 puntu
- Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, 285 puntu
Beraz, finalean nork kantatuko duen definitua geratu da saioaren ostean: Aroa Arrizubieta Barredo, Iñaki Viñaspre Simon, Manex Agirre Arriolabengoa, Oihane Perea Perez de Mendiola, Peru Abarrategi Sarrionaindia eta Xabi Igoa Eriz. Martxoaren 30ean, 17:30etan, Gasteizko Printzipal antzokian.