Aparteko giroa Lesakako Bertso Egunean

Aparteko giroa Lesakako Bertso Egunean –

Aparteko giroa Lesakako Bertso Egunean
Argazkiak: Erran
 
Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak egun osorako egitaraua prest zeukaten iragan larunbaterako, eta sarrera guztiak saldu ziren.
 
Oinak bidean ibilbidearekin hasi da eguna, eta mendi buelta gidatua egin zuten Eneko Fernandezen eskutik. Herrira itzultzerakoan bertso poteoari ekin zioten. Aramaioko Bertso Eskolako, Epifora Bertso Eskolako eta Lilibertso Bertso Eskolako hurrengo bertsolariek parte hartu zuten: Ane Zuazubiskar, Danel Herrarte, Iraide Onaindia, Manex Agirre, Eli Pagola, Maider Arregi, Oihana Arana, Uxue Alkorta, Aitor Etxebarriazarraga, Asier Galarza, Ibai Amillategi eta Iker Uriarte. Bertso poteoa girotzen aritu ziren Amaia Taberna eta Olaia Urdangarin trikitilariak.

Eguerdian mokadutxoa egin dute Arrano elkartean. 17:00ak pasatxoan hasi zen XXI mende, 25 (H)illbeltz bertso saioa Harriondoa kultur etxean, eguneko ekitaldi nagusia. Kantuan Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Julio Soto Ezkurdia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maialen Lujanbio Zugasti eta Peru Abarrategi Sarrionandia. Nerea Ibarzabal Salegi zen kantuan aritzekoa, baina azken orduan Lujanbiok ordezkatu du. Gai-jartzaile lanetan Alaitz Rekondo Ferrero aritu da.

Gauean sagardotegian afaldu zuten bertsozaleek, eta afalostean, bertso jarriak izan ziren Ekhiñe Zapiain Arlegi, Josu Txoperena Iribarren eta Manex Pagola Apezetxearen eskutik, Hor gurekin batera. Amaitzeko, DJ Infernu egongo zen Arranon.

Aparteko giroa Lesakako Bertso Egunean