Aner Peritz Euzkitze garaile Lizardi sarian

Aner Peritz Euzkitze garaile Lizardi sarian –

Aner Peritz “Euzkitze”k jantzi zuen irailaren 2an Lizardi sariko txapela Zarautzen, bere herrian. Andoni Rekondo hernaniarra sailkatu zen bigarren, bertso onenaren saria jasota. Bi lagun hauekin batera Naia Arrizabalaga, Gorka Pagonabarraga, Oier Etxeberria eta Aitor Tatiegi igo ziren oholtzara.

46. Lizardi sari honetan Iñigo Mantzizidor “Mantxi” arduratu zen irabazleari txapela janzteaz. 25 urtez beherako bertsolariek hartzen dute parte Zarauzko sariketa honetan, eta 20 urte ditu txapeldun berriak. Saioak izan zuen maila nabarmendu dute bertsozaleek, baita Peritzek ere (elkarrizketa bertsoa.eus-en). Saio oso ona iruditu zitzaion Euzkitzeri: «Ikusten nuen beste bostak ere nire aurretik geratu zitezkeela”.

 

Aner Peritz Euzkitze garaile Lizardi sarian

 

Txapeldunaren agurra:

 

Lizardin, Zarautzen, hola

nola ez ipini gorri?

txapel beste inon ez al

hegon nahiko egonkor hi?

Baina kuadrilla bat ez da

hona alferrik etorri

eta litozko txapel hau

hortik nahi dut eratorri

gure helburu, ideal,

utopi eta jatorri

gure festa, gure talde

gure ileetako zorri…

Txapela etorri bezela

nahiko nioke igorri

sortu nahi genukeen eta

sortzen ari garen horri.

 

 

Bertsoa webgunean daude ikusentzungai Lizardiko finaleko bertsoaldi hautatuak.

Aner Peritz Euzkitze garaile Lizardi sarian