Ane Zuazubiskar Iñarrak irabazi du Bertsolari Gazteen Lizardi Saria
Ane Zuazubiskar Iñarrak irabazi du Bertsolari Gazteen Lizardi Saria-
Abuztuan jokatu ziren bi kanporaketak, eta finala irailarenez egin zen Zarautzen. Azken finean, Ane Zuazubiskar Iñarra garaile atera zen Bertsolari Gazteen Lizardi Sarian.
Zarauzko Modelo Aretoan jokatu da aurtengo Lizardi Sariketa bereziaren finala. Lehenagotik, bi kanporaketaren bidez sailkatu ziren bertsolariak finalera. Saio amaieran, finalean, Ane Zuazubiskar Iñarrak 264 puntu lortu zituen, eta honekin batera, txapela. Txapeldunordea Oihana Arana eskoriatzarra izan zen, 260’5 punturekin; hirugarren Eneko Araiztegi segurarra, 253’5 punturekin; laugarren Xabat Illarregi leitzarra, 250’5 punturekin; Aner Peritz zarauztarra bosgarren, 242 punturekin; eta seigarren Mikel Iturriotz urretxuarra, 239 punturekin.