Ane Zuazubiskar Iñarra garaile Ordiziko Argi Berri sarian
Ane Zuazubiskar Iñarra garaile Ordiziko Argi Berri sarian –
Zuazubiskarrez gain Oihana Aranak ere lortu zuen iragan asteburuan Osinalde sariketako finalerako txartela. Ordiziako Herri Antzokian ospatu zen jaialdia.
Saiora hurbildu ziren dozenaka entzuleek erabaki zuten nor zen garailea. Osinalde sariketarako kanporaketa zen Ordiziakoa.
Argi Berri sariaren 24. edizioa zen aurtengoa, eta, sei bertsolari igo ziren oholtzara:
- Ane Zuazubiskar (Arrasate)
- Oihana Arana (Eskoriatza)
- Andoni Mujika (Urnieta)
- Maide Garmendia (Zaldibia)
- Haizea Arana (Eskoriatza)
- Iker Ormazabal (Hernani)
Igor Eguren izan da gai-jartzailea.
Betiko legez bertsolari gazteentzako lau sariketa ospatuko dira aurtengoan ere Goierrin . Argi Berrikoaren ondotik, larunbat honetan jokatuko da Osinalderako hurrengo kanporaketa. Apirilaren 2an, Legazpiko Latxartegi aretoan jokatuko da Aztiri saria. Apirilaren 9an, Zaldibiako kanporaketan hautako dituzte azken bi finalistak. Apirilaren 23an, Gabiriko finalean izango dira hiru saioetan sailkatutako bertsolariak.