Andoni Rekondo gailendu zen Oñatin, eta bigarren itzulia zehaztu da

Andoni Rekondo gailendu zen Oñatin –

Andoni Rekondo gailendu zen Oñatin

Iragan ostiralean jokatu zen Oñatin Gipuzkoa Bertsotaneko lehen itzuliko azken saioa, Oñatin, eta osatu da bigarren itzulira sailkatukoen zerrenda. Andoni Rekondo Izagirrek eskuratu zituen puntu gehien. Honatx sailkapena:

Gai-jartzaile Aizpea Garmendia Iartza izan zen. Epaileak:  Leire Beloki LizarraldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.  Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu zen. 

Saioa amaituta, bi taldeen sailkapena osatu da. Honela geratu dira sailkatuak:

A multzoa: 

Arnaitz Lasarte Santa kruzek uko egin dio parte-hartzeari, eta, beraz, hurrengoak hartuko du parte multzo honetan.

B multzoa:

Bigarren itzuliko lehen saioak asteburu honetan egingo dira, maiatzaren 25ean Antzuolan eta Pasaian, eta hurrengo egunean, maiatzaren 26an, Alegian eta Usurbilen. Gipuzkoa Bertsotaneko antolatzaileek jakinarazi dute saioetan abestuko duten bertsolarien izena Saioak atalean daudela ikusgai. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian.

Andoni Rekondo gailendu zen Oñatin