Alaia Martin, txapeldun
6.500 bertsozale elkartu ziren Ilunben atzo arratsaldean 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaz gozatzeko. Alaia Martin gailendu da, buruz-burukoan Beñat Gaztelumendirekin kantuan aritu ondoren.
Alaia Martin txapeldun –
Iker Iriarte Iribar gai-jartzaileak gidatu zuen saioa, bertsolariei egin behar zituzten ariketak azalduz. Honatx gai zerrenda eta puntuazio taula.
Ane Labaka Mayoz , Beñat Gaztelumendi Arandia Neurri librean
Nerabe baten gurasoak zarete. Gaztetxoen mugikorren erabilera mugatzeko kanpaina egiten ari dira ikastetxean. Zuei ere zuen mugikorren erabilera gutxitzeko gonbidapena egin dizuete. Zu, Ane, prest zaude horretarako. Beñat, aldiz, ez. |
|
Alaia Martin Etxebeste , Eneritz Artetxe Eizagirre Neurri librean
Bikotea zarete. Zu, Alaia, egiten dituzuen gastuak ahal duzun guztietan BEZik gabe ordaintzen saiatzen zara. Eneritz ez dago ados. |
|
Andoni Rekondo Izagirre , Aner Peritz Manterola “Euzkitze” Neurri librean
Adiskideak zarete, eta jubilatuta zaudete biok. Biloba txikiak dauzkazue. Zuk, Andoni, haiek zaintzen pasatzen duzu eguna. Anerrek ez. |
|
Oihana Iguaran Barandiaran , Nerea Elustondo Plazaola Neurri librean
Suhiltzaileak zarete. Zu, Nerea, etengabe ahalegintzen zara zure lanarekin zerikusia duten ikastaroak egiten zure denbora librean; Oihanak ez du ikastarorik egiten behartuta ez bada. |
|
Beñat Gaztelumendi Arandia , Alaia Martin Etxebeste 8ko txikia
Zuek biok lokal berean ensaiatzen duzue bakoitzak bere antzerki-taldearekin. Beñat, Alaiaren taldeak ensaiatu badu lehenago, beti dena hankaz gora topatzen duzu. |
|
Eneritz Artetxe Eizagirre , Ane Labaka Mayoz 8ko txikia
Bikotea zarete. Eneritz, etxe berria erosi duzue, eta, badaezpada, Aneren gurasoei giltzen kopia bat eman zenieten larrialdietarako. Orain, Aneren gurasoak edozein momentutan sartzen dira etxera. |
|
Aner Peritz Manterola “Euzkitze” , Nerea Elustondo Plazaola 8ko txikia
Lagunak zarete. Herriko merkatariek gabonetako saskia zozketatzen dute. Zuk, Aner, dozena bat txartel erosi zenituen, eta haietako bat Nereari oparitu zenion. Berari tokatu zaio saskia. |
|
Andoni Rekondo Izagirre , Oihana Iguaran Barandiaran 8ko txikia
Kuadrillakoak zarete. Oihana, elkarrekin jatetxeren batean otordua egiten duzuen aldiro, Andonik kexa ugari izaten ditu. Gaur ere, otordua hasi orduko, protestan ari da. |
|
Ane Labaka Mayoz Puntuari erantzunak
Gaia: Lehiakortasuna. 1. Arlo askotan dago / lehiakortasuna 2. Lehiak berez ez dauka / zertan izan txarra 3. Gaur ez geundeke hemen / lehiarik ezean |
|
Beñat Gaztelumendi Arandia Puntuari erantzunak
Gaia: Bakardadea. 1. Bakardadea ez da / beti hautatua 2. Jendez inguratuta / bakarrik sentitu 3. Noizbait jardun al zara / bakardade bila? |
|
Alaia Martin Etxebeste Puntuari erantzunak
Gaia: Etxeko lanak. 1. Nola moldatzen zara / etxeko lanetan? 2. Emakumeen lana / zen iraganean 3. Ezkutuko lan hori / ordaindu ezkero |
|
Eneritz Artetxe Eizagirre Puntuari erantzunak
Gaia: Buru-osasuna. 1. Buru-osasuna maiz / izaten da tabu 2. Landu behar genuke / umetan hasita 3. Laguntza eskatzea / ez da hain erraza |
|
Andoni Rekondo Izagirre Puntuari erantzunak
Gaia: Kontsumismoa. 1. Denetik dugu baina / kontsumitzen segi 2. Berria ez da beti / hobea izaten 3. Gailu guztiek dute / iraungitze-data |
|
Aner Peritz Manterola “Euzkitze” Puntuari erantzunak
Gaia: Etxebizitza. 1. Bizilekua beti / ezin aukeratu 2. Legeak esaten du / eskubide dela 3. Bi etxe dauzkan asko / da gure artean |
|
Nerea Elustondo Plazaola Puntuari erantzunak
Gaia: Egoismoa. 1. Beti gabiltza gure / zilborrei begira 2. Besteei eskaintzeko / behar da denbora 3. Lehenetsi ezkero / komunitatea |
|
Oihana Iguaran Barandiaran Puntuari erantzunak
Gaia: Itxurakeria. 1. Zer gara nahi duguna / edo nahi dutena 2. Aurreiritziek maiz / a ze eragina 3. Sare sozialetan / nagusi itxura |
|
Ane Labaka Mayoz , Alaia Martin Etxebeste 10eko txikia
Musikariak zarete. Espetxean kontzertu bat emateko eskaera egin duzue. Baimena emateko, joko dituzuen kanten letrak zein diren aurrez jakinarazteko eskatu dizuete espetxeko arduradunek. |
|
Beñat Gaztelumendi Arandia , Eneritz Artetxe Eizagirre 10eko txikia
Lankideak zarete. Jakin berri duzue zuekin parez pare lan egiten duen eta estimu handia diozuen lankidea tratu txarrengatik salatu dutela. |
|
Andoni Rekondo Izagirre , Nerea Elustondo Plazaola 10eko txikia
Irakasleak zarete. Ikasturte hasieran migrante familia bateko haur bat etorri zen zuen ikastetxera. Gaur, jakinarazi dizuete Europako beste herrialde batera doala. |
|
Oihana Iguaran Barandiaran , Aner Peritz Manterola “Euzkitze” 10eko txikia
Lagunak zarete. Tren-geltokian txartelarekin arazoak izan dituzue, eta segurtasuneko agenteengana joan zarete. Euskaraz egin diezue, eta segurtasuneko langileek esan dizuete gazteleraz hitz egin ezean ezingo dizuetela ezertan lagundu. |
|
Ane Labaka Mayoz Ganbarako lana
Kazetaria zara. 30 urtez jende asko elkarrizketatu duzun arren, gaur egin duzun elkarrizketaren ostean oilo ipurdia jarri zaizu. |
|
Beñat Gaztelumendi Arandia Ganbarako lana
Ikerlaria zara. Aurkeztu berri duzun ikerketak zeresan handia eman du. |
|
Alaia Martin Etxebeste Ganbarako lana
Kazetaria zara. 30 urtez jende asko elkarrizketatu duzun arren, gaur egin duzun elkarrizketaren ostean oilo ipurdia jarri zaizu. |
|
Eneritz Artetxe Eizagirre Ganbarako lana
Ikerlaria zara. Aurkeztu berri duzun ikerketak zeresan handia eman du. |
|
Andoni Rekondo Izagirre Ganbarako lana
Kazetaria zara. 30 urtez jende asko elkarrizketatu duzun arren, gaur egin duzun elkarrizketaren ostean oilo ipurdia jarri zaizu. |
|
Aner Peritz Manterola “Euzkitze” Ganbarako lana
Ikerlaria zara. Aurkeztu berri duzun ikerketak zeresan handia eman du. |
|
Nerea Elustondo Plazaola Ganbarako lana
Kazetaria zara. 30 urtez jende asko elkarrizketatu duzun arren, gaur egin duzun elkarrizketaren ostean oilo ipurdia jarri zaizu. |
|
Oihana Iguaran Barandiaran Ganbarako lana
Ikerlaria zara. Aurkeztu berri duzun ikerketak zeresan handia eman du. |
|
Alaia Martin Etxebeste , Beñat Gaztelumendi Arandia 8ko nagusia
Gurasoak zarete. Haurrekin partxixean zabiltzatenean, zuk, Alaia, haiei uzten diezu irabazten. Beñatek ez. |
|
Beñat Gaztelumendi Arandia , Alaia Martin Etxebeste Puntutan
Librean |
|
Alaia Martin Etxebeste Ganbarako lana
Gaur egungo datuek diote herritarrok Euskal Herriarekiko gero eta atxikimendu txikiagoa dugula. Etorkizunera begira jarri zara. |
|
Beñat Gaztelumendi Arandia Ganbarako lana
Gaur egungo datuek diote herritarrok Euskal Herriarekiko gero eta atxikimendu txikiagoa dugula. Etorkizunera begira jarri zara. |
Puntuazio taula
Librean | 8t | puntuak | 10t | ganbara | 8H | librean | ganbara | Guztira | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alaia Martin Etxebeste | 164.50 | 119.50 | 120.00 | 134.00 | 134.00 | 178.00 | 114.50 | 135.00 | 1099.50 |
Beñat Gaztelumendi Arandia | 152.00 | 117.00 | 118.00 | 121.00 | 129.50 | 162.50 | 118.00 | 136.50 | 1054.50 |
Oihana Iguaran Barandiaran | 155.00 | 112.50 | 115.50 | 134.50 | 119.50 | 0.00 | 0.00 | 0.00 | 637.00 |
Ane Labaka Mayoz | 158.00 | 112.00 | 113.00 | 117.00 | 126.00 | 0.00 | 0.00 | 0.00 | 626.00 |
Aner Peritz Manterola “Euzkitze” | 143.50 | 118.50 | 112.50 | 118.50 | 124.00 | 0.00 | 0.00 | 0.00 | 617.00 |
Nerea Elustondo Plazaola | 144.00 | 110.00 | 110.00 | 116.50 | 109.50 | 0.00 | 0.00 | 0.00 | 590.00 |
Andoni Rekondo Izagirre | 156.00 | 116.50 | 104.50 | 100.00 | 101.50 | 0.00 | 0.00 | 0.00 | 578.50 |
Eneritz Artetxe Eizagirre | 140.00 | 107.50 | 106.50 | 107.00 | 113.50 | 0.00 | 0.00 | 0.00 | 574.50 |
Honako lagunek osatu dute epaimahaia: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Oihana Aranguren Etxaniz. Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da idazkaria. Ane Ezenarro Beristainek eman du epaiaren berri: Alaia Martinek irabazi du txapelketa.
Sari emate ekitaldian, Gipuzkoako bertso eskoletako ordezkariak izan dira oholtza gainean, eta Unai Gaztelumendi Arandiak egindako irudi bana jaso dute bertsolariek. Sari gehiago ere izan dira: 25 urtez azpiko bertsolari onenaren saria Aner Peritz Manterola Euzkitzek jaso du, Patxi Goikolea Zabalaren eskutik: Larraitz Iparragirre Guenetxea artistak egindako obra bat.
Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen izenean saria jaso du Beñat Gaztelumendik, Koldobika Jauregi Zinkunegiren obra bat, Ekaitz Elorriaga Anduaga zuzendaritza kidearen eskutik.
Eta azkenik, txapela: Arantzazu Loidi Garitanok jantzi dio Alaia Martini txapela. Goikolea zein Loidi, Almen bertso eskolaren izenean izan dira oholtza gainean, duela 50 urte sortutako bertso eskola haren ordezkari gisa.