Alaia Martin nagusi Getxon, eta Joanes Illarregi Arrasaten

Alaia Martin nagusi Getxon, eta Joanes Illarregi Arrasaten –

600 lagun bildu ziren herenegun Getxoko Muxikebarri zentroan Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo saioa bertatik bertara jarraitzeko. Imanol Artola Arretxe ‘Felix’ gai-emaileak zuzendu zuen saioa, eta oholtza gainean Oihana Bartra ArenasNerea Elustondo PlazaolaAgin Laburu RezolaPeru Abarrategi SarrionandiaUnai Mendizabal Jauregi eta Alaia Martin Etxebeste.

 

Alaia Martin nagusi Getxon, eta Joanes Illarregi Arrasaten
Arg: Gari Garaialde. Iturria XDZ

 

Alaia Martin izan zen puntu gehien bildu zituen bertsolaria, 738, eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetan parte hartzeko (Elizondon abestuko urriaren 22an). Haren atzetik sailkatu da Nerea Elustondo 695rekin, Agin Laburu 685rekin, Oihana Bartra 653,5ekin, Unai Mendizabal 635ekin eta Peru Abarrategi 627rekin. Martin ez beste guztiek lehen faseko saio guztiak amaitu arte itxaron beharko dute finalaurrekoetara sailkatu diren edo ez jakiteko.

Bestalde, atzo ospatu zen Arrasaten lehen faseko bigarren saioa. Leporaino bete zuten 700 bertsozalek Amaia antzokia. Ander Aranburu Arriolak egin zituen gai-jartzaile lanak, eta honako lagunak aritu ziren kantuan: Miren Amuriza PlazaIñaki Apalategi AstigarragaXabat Illarregi MartzolSaioa Alkaiza GuallarJoanes Illarregi Marzol eta Gorka Pagonabarraga Agorria. (azken orduko bat tarteko Xabat Illarregik kantatu zuen Xabier Silveiraren ordez).

Joanes Illarregik eskuratu ditu puntu gehien, 678, eta berak ere Elizondoko saioan abestuko du, Alaia Martin eta Unai Agirrerekin batera. Illarregiren atzetik, hurrenez hurren, Saioa Alkaiza (673), Iñaki Apalategi (664), Xabat Illarregi (659), Miren Amuriza (646,5) eta Gorka Pagonabarraga (616).

Horrela, Joanes Illarregik Elizondoko finalaurrekoan kantatuko du urriaren 22an, Unai Agirrerekin eta Alaia Martinekin batera. Gaurko beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera.

 

Alaia Martin nagusi Getxon, eta Joanes Illarregi Arrasaten
Arg: Gari Garaialde. Iturria XDZ

 

Epaile talde bera aritu da lehen faseko saio hauek epaitzen: Egoitz Iradier Martinez de AlbenizEneko Bidegain AireJurgi Fuentes GoikoetxeaKarlos Ibarguren OlaldeLeire Beloki LizarraldeMiriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki. Idazkari lanetan Ane Errazkin Aranburu eta Joxe Mari Altuna Berridi.

Hurrengo asteburuan beste bi saio izango ditu txapelketak. Larunbatean Gotaine-Irabarnen eta gandean Gasteizen.

 

Finalerako sarrerak amaitu dira

Atzo saldu ziren azken sarrerak. Harmailakoak eta pistakoak amaitu ziren lehenik, eta segidan errebotekoak. Aforoa bete da eta ez da sarrera gehiagorik izango eskuragarri.

Bertsozale Elkarteak laster jarriko ditu salgai finalerako joateko autobus eta bazkari txartelak. Horiek ere, www.bertsosarrerak.eus atarian izango dira.

Alaia Martin nagusi Getxon, eta Joanes Illarregi Arrasaten