Aitor Etxebarriazarraga garaile III. Argi Baltza Sariketan

Aitor Etxebarriazarraga garaile III. Argi Baltza Sariketan

Maialen Akizurekin buruz burukoa jokatu ondoren izan da irabazle Aitor Etxeberriazarraga bertsolari gernikarra.

Aitor Etxebarriazarraga garaile III. Argi Baltza Sariketan

 

 

 

Muxikako Urretxindorra herri eskolan jokatu zen finala. Akizu eta Etxebarriazarragarekin batera, finalean izan ziren Aissa Intxausti, Ibai Amillategi, Oihana Arana eta Lurdes Ondaro.

Hirugarren edizioa izan du aurtegoa Lilibertso Gernikako bertso eskolak antolatutako Argi Baltza Sariketak. Euskal Herri osoko 18-30 urte bitarteko 18 bertsolarik hartu dute parte. Jon Lopategi bertsolariaren omenez du Argi Beltza izena sariketak, bertsolari gazteen alde hark egindako lanaren aitortza moduan.