Aitor Bizkarrak irabazi zuen Aramaioko Kopla Txapelketa
Bertsolari Aldizkaria
2024-12-04
Aitor Bizkarrak irabazi zuen Aramaioko Kopla Txapelketa –
Aramaioko kopla txapelketaren V. edizioa jokatu zen azaroaren 15ean. Zortzi lagun aritu zen kantuan: Aitor Bizkarra, Igor Elortza, Ekhiñe Zapiain, Erika Lagoma, Unai Gaztelumendi, Eli Zaldua, Amaia Iturriotz eta Josu Sanjurjo. Arratsaldean kalean egin zituzten lehenengo bi saioak, tabernen kanpoaldean. Gai-jartzaile lanetan Danel Herrarte eta Peru Abarrategi aritu ziren, herriko bertso eskolako kideak.
Afaria eskolako jantokian egin zuten, 90 lagun bilduta. Gaueko saioa herriko hiru musikarik girotu zuten: Maria Izaga, Paula Amilburu eta Andoni Zabalo. Zortzi bertsolariek egin beharreko lanak egin eta gero bi lagun pasatu ziren buruz-burukora, Aitor Bizkarra eta Igor Elortza. Abadiñoarra nagusitu zen azkenean.