Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko deialdi berriak martxan

Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko deialdi berriak martxan –

2.000 euroko bi proiektu sari eta doktorego aurreko ikerketa kontratu bat ditu esleitzeko Mintzola Ahozko Lantegiak. Ekainaren 26a da proposamenak aurkezteko epea.
 

Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko deialdi berriak martxan“Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkia, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza edo euskaraz egiten den ahozko kultur sorkuntzaren baten ikerketa egiteko aukera ederra eskaintzen dugu aurten ere: bi deialdi jarri berri ditugu martxan, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean”, jakinarazi du Mintzolak.

Batetik, 2.000 euroko bi proiektu sari eskainiko dira, eta bertan lanak urtebeteko epean egitea izango da baldintza. Bestetik, UPV/EHUn gauzatuko den doktorego aurreko ikerketa kontratua eskuratzeko deialdia ere zabaldu dute, UPV/EHUko Euskara eta Ikerketa errektoreordetzen babesarekin.

Ebazpena uztailaren 20a baino lehen jakinaraziko dute arduradunek.

Pello Mari Otaño beka deialdia ere, irekita
Ekainaren 19ra bitarte aurkeztu ahal izango dira proposamenak Pello Mari Otaño bekarako: Aiztondoko ahozkotasuna eta ahozko kultur sorkuntza ikertzeko helburua duten proiektuak hartuko dira aintzat, eta hautatuak 3.000 euroko dirulaguntza jasoko du lana garatzeko.

Deialdi hauen guztien gaineko xehetasunak, hemen topatuko dituzue.

Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko deialdi berriak martxan