Agur, Mañu
Agur, Mañu –
Bertsolari aldizkaria jaio bezain pronto hasi zen bizarra egiten. Noren, eta zendu berri den Gregorio Larrañaga “Mañukorta” ren azaletik, azalean.
Aldizkari honen bi inflexio puntu garrantzitsu Jainkomendiko mutilaren eskutik ospatu ditugu: jaiotza, eta 20. urteurrena. 30. urteurrena pandemia eta bestelako gaiak tartean joan zitzaigun, eta Gregorioren heriotzak bizarra moztu gabe harrapatu gaitu.
Gregorio Larrañaga Mandiola (1943, Larruskain, Markina-Xemein) Mañukorta izeneko baserrian munduratu zen, eta 78 urterekin hil da toki berean. Baserriko eta fabrikako lanak uztartuz bizi izan da, fabrikakoa Berriatukoa Cicaucho enpresan. Ameriketan sei bat urtez aritu zen artzai lanetan 1967tik aurrera. 60ko hamarkadan hasi zen jendaurrean bertsotani, eta urte horietan igo zen oholtzara lehendabizikoz (Abel Muniategi kantukide zuela, besteak beste).
Bertsolaritzatik harago ere ezagun egin zen azken urteetan. 2014an Xabier Amurizak haren inguruan ateratako liburuaren izenburua, horren erakusle: Mañukorta bertsonajea.
Biziko garen artean oroituko gaituk hirekin, Mañu. Bakarra izan haiz.
- Mañukorta bakarra zen – Joxean Agirre, NAIZ
- Gure Mañu – Iratxa Ibarra, BERRIA
- Gregorio Larrañaga ‘Mañukorta’ bertsolaria hil da – Hodei Iruretagoiena, BERRIA
- Mañukorta bertsoa.eus atarian
- Umorea eta txinparta lagun – Ainhoa Sarasola eta Hodei Iruretagoiena, BERRIA
Mañukorta bertsolariaren hileta-elizkizuna gaur Larruskainen (1): pic.twitter.com/22Lser4OVz
— Gotzon (@GotzonAr) July 26, 2022
Mañukorta bertsolariaren hileta-elizkizuna gaur Larruskainen (2): pic.twitter.com/VYzyg5456J
— Gotzon (@GotzonAr) July 26, 2022