Administrazio teknikaria behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak
Bertsolari Aldizkaria
2024-11-11
Administrazio teknikaria behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak –
Nafarroako Bertsozale Elkarteak administrazio teknikaria behar du. Proposamenak jasotzeko azken eguna azaroaren 21a izango da.
Lanpostuaren zereginak eta eginkizunak:
Nafarroako Bertsozale Elkartearen administrazio eta kudeaketa lanak egitea.
Eginkizun nagusiak
Hauek dira, NBEko arduradun orokorraren aholkularitza eta gidaritzapean, zein gainontzeko herrialdeetako lankideekin elkarlanean, gauzatu beharreko eginkizun nagusiak:
- Elkartearen egoera ekonomikoaren inguruko informazioa eguneratuta izan.
- Hezkuntza zerbitzuaren kalitatea bermatzeko lanak egin: harremanak erakunde publikoekin eta ikastetxeekin, aurrekontuak prestatu, fakturazioa…
- Elkarteko proiektu orori dagozkion idazkaritza lanak: txapelketak eta bestelakoak.
- Diru laguntzen eta hitzarmenen kudeaketa.
- Altxortegiaren jarraipena (zordunen jarraipena, ordainketak…).
- Bestelako idazkari lanak.
Eskatzen da
- Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak (Enpresa zientziak, Ekonomia, Humanitateak eta enpresa, Administrazio eta finantzetako goi-mailako zikloa…) edota eskarmentua antzeko lanetan.
- Euskara maila altua (EGA edo baliokidea).
- Informatika ezagutzak: Ofimatika (excel, word…), drive, internet, posta elektronikoa…
- Gida baimena eta ibilgailua.
Lanpostuan jarduteko gaitasunak/ konpetentziak
- Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna.
- Talde-lanean aritzeko gaitasuna.
- Izaera planifikatua, ordenatua, ekintzailea eta dinamikoa.
Kontuan hartuko da
- Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren inguruko ezagutza.
- Herri mugimenduetan eskarmentua.
- ERP kontable batekin lan egin izana.
Eskaintzen da
- Urtebeteko kontratua, lanaldi erdiz, NBEko egoitzan.
- Hasteko aurreikusitako data: 2025eko urtarrila.
- Soldata: urtean 16.960€ gordin.
Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2024ko azaroaren 21erako ondorengo helbidera: nafarroa@bertsozale.eus
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 948 14 37 47 telefono zenbakira.