Abian da Arabako bertsolari txapelketa

Abian da Arabako bertsolari txapelketa –

Final zortzirenak martxan daude Araban, eta honakoa da iragan asteburuak utzi digunaren laburpena.

 

Iñaki Viñaspre garaile Amurrion

 

Abian da Arabako bertsolari txapelketa

 

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu du puntu gehien, 202 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

  • Iñaki Viñaspre: 202 puntu
  • Unai Anda: 191 puntu
  • Paula Amilburu: 190,5 puntu
  • Xabier Antia: 168,5 puntu
  • Eukene De los Aires: 162 puntu
  • Aitor Najera: 151,5 puntu

Nieves Del Alamo izan da gai-jartzailea. Epaimahaia: Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio. 

 

Manex Agirre gailendu da Biasterin

 

Abian da Arabako bertsolari txapelketa

 

Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu du puntu gehien, 185 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

  • Manex Agirre: 185 puntu
  • Asier Otamendi: 180,5 puntu
  • Manu Bendala: 178,5 puntu
  • Aitor Ugarte: 168 puntu
  • Ander Aranburu: 161,5 puntu
  • Unai Gomez: 159,5 puntu

Arantxa Sobrino izan zen aurkezlea. Epaimahaia: Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio. 

 

Andere Arriolabengoak lortu ditu puntu gehien Trebiñun

 

Abian da Arabako bertsolari txapelketa

 

 

Andere Arriolabengoak lortu du lehen postua, 192,5 punturekin. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

  • Andere Arriolabengoa: 192,5 puntu
  • Xabi Igoa: 191 puntu
  • Asier Rubio: 176 puntu
  • Irati Anda: 175,5 puntu
  • Danel Herrarte: 174 puntu
  • Oier Arbina: 172,5 puntu

Lierni Altuna jardun zen aurkezle lanetan. Epaimahaia: Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio. 

 

Legution jokatuko da laugarren final zortzirena etzi, hilak 8, ostirala, arratsaldeko 20etan.

Abian da Arabako bertsolari txapelketa