Abenduaren 30ean oholtza gazteentzat, Zumaia
Abenduaren 30ean oholtza gazteentzat –
Urte zahar egunaren bezperan Zumaiako Alondegiko Oxfor aretoko oholtza erreserbatuta egongo da, sei bertsolari gazterentzat: Unai Mendizabal zizurkildarra, Eli Pagola hernaniarra, Txaber Altube abadiñoarra, Aitor Salegi zestoarra, Mailaen Akizu urretxuarra, eta azkenik, Danel Olano getariarra. Gai jartzaile lanetan Eire Salegi eta Bertol Etxabe arituko dira, biak Oikiako Errotaberri bertso eskolako kideak.
Saioa, beraz, abenduaren 30ean izango da, ostirala, eta gaueko 10etan hasiko da. Sarrerak aurrez izango dira salgai turismo bulegoan, 3€-tan. Horretaz gain “Bota bertso bat!” lehiaketako sari banaketa ere izango da; herrian zehar, tabernetan, hainbat kaxa uzten dira, postontzien gisakoak; herritarrek idatzizko bertsoak jartzen dituzte bertan, eta onenari saria saioan bertan emango zaio.
Antolatzailea Zumaiako Bertso Eskola da, 1982an sortua.