68 gazte batu dira ekainaren 24tik 27ra Ondarroan egindako bertso barnetegian

Ondarroan egindako bertso barnetegian –

Ondarroan egindako bertso barnetegian

Urteroko legez udako bertso barnetegia antolatu dut Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteekin. Herrialde osoko 68 gazte batu dira Ondarroako Zubi-Zahar Herri Ikastolan. Ekintza mota ugari egin dituzte, beti ere bertsoaren bueltan: bertso saioa, Saturrarani buruzko bertso hitzaldia, antzerki ikastaroa, serigrafia tailerra, gau belak… “Barnetegiaren helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izan dira”, adierazi dute elkartetik.

Egonaldiko irudiak zabaldu dituzte.

Ondarroan egindako bertso barnetegian