630 gaztetxo batu ditu ziren Arriagako topaketetan
630 gaztetxo batu ditu ziren Arriagako topaketetan
Bilboko Arriaga antzokia bertsoaren topaleku bihurtu zen astelehen goizean. Bilboko ikastetxeetako ikasleak bertan elkartu ziren bertsoak eta kantak abestera, baita bertsolariak bat-batean entzutera ere.
Bilbon 32 ikastetxeetan eskaintzen da bertsolaritzaren inguruko proiektua, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskutik Bilboko Udalaren laguntzaz. 32 horietatik 13 egon ziren Arriagan. Iaz egon ziren gainontzeko ikastetxe guztiak, eta horrela, bi urtetik behin, denek dute parte hartzeko aukera.
Ekitaldia Josu Telleria eta Maddi Ibaibarriagak aurkeztu zuten, Bil eta Bo pertsonaien laguntzarekin.
Emankizuna Huntza taldearen “Aldapan gora” abestiak lagundutako bideo batekin hasi zen.
Bertsolaritza ikasle gazteek modu oso aktiboan hartu zuten parte saio guztian zehar, elkarri bertsotan galderak eginez (bideoz), eta erantzunak jasoz, bertso asmakizunakegin zizkioten elkarri, baita bertsolariei hamaika galdera egin ere..
Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal aritu zirne bat-bateko kantuan. Gazteen bideoen bitartez jasotako galderak erantzun, eta publikora ere jaitsi ziren ikasle eta irakasleei abestera.
Bilbon bat-bateko taldeetan dabiltzen gazteak ere igo ziren oholtzara, eta bertsotan zenbat gozatzen duten azaldu zieten bertaratutakoei, eta bat-bateko taldeetan parte hartzera animatu zituzten.
Oier Ponce musikariak lagunduta, kanta zaharrak eta berriak kantatu zituzten bertaratutakoek, Arriagan abesbatza itzelak osatuz.
Amaitzeko, ikastetxeetako ordezkariek diploma bana jaso zuten bertsolarien eskutik.