"4 gara" taldeak irabazi du Arabako Kuadrillarteko lehen finalerdia

4 gara taldeak irabazi du –

4 gara taldeak irabazi du

Narbaizako Elkartean ospatu zen saioa, afalostean. Bañera F.T (Aramaio, Gorbeialdea) taldearen izenean Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Jokin Onaindia eta Xabi Igoa aritu ziren bertsotan. Ganbarakoak (Añana) taldearen izenean Oihane Perea, Mikel Asurmendi, Josu Ordoñez eta Izar Mendiguren. Eta 4gara (Lautada) taldetik Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina eta Markel Yoller. Gai jartzaile lanetan Bañera F.T. taldeko Ane Arexolaleiba aritu zen. Saioa 4 epailek baloratu zuten: 4gara taldeko Egoitz Iradier,  Ganbarakoak taldeko Ruben Sanchez, Bañera F.T. taldeko Txomin Elorza eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Ekaitz Elorriaga. 

Agurren ostean bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan jardun ziren: atzekoak aurrekoari, ofiziotan 8ko txikian, 4 oinak, potokumeak, asmakizunak koplaka eta puntuka librean. Epaimahaiak erabakita 4 gara  taldea arituko da finalean. 

Hurrengo hiru asteburutan jokatuko dira hurrengo bi finalaurrekoak. Finala, apirilaren 5ean izango da Gasteizen. Finalerdi eta finaleko otorduetako tiketak bertsosarrerak webgunean jarri dituzte salgai. 

4 gara taldeak irabazi du