2025eko Bertso Eguna Lesakan izango da

2025eko Bertso Eguna Lesakan izango da –

2025eko Bertso Eguna Lesakan izango da

Bertsozale Elkartea eta Bortzirietako Bertso Eskolak prestatu dute egun osoko egitaraua. 10:00etan hasiko dira ekimenak: Oinak Bidean ibilbidea egingo da Harriondoatik hasita. Ondoren, bertso-poteoa egongo da eta hainbat bertso eskolatako kideek kantatuko dute. Eguerdian luntxa egingo da Arranon, 14:30etik aurrera.

Arratsaldeko jaialdian bertso gehiago entzuteko aukera izango da: XXI mende, 25 (H)illbetz bertso saioa izango da Harriondoan. Kantuan, Alaia Martin EtxebesteAmets Arzallus AntiaJulio Soto EzkurdiaMaddi Ane Txoperena IribarrenNerea Ibarzabal Salegi eta Peru Abarrategi Sarrionandia ariko dira; gai-jartzaile lanetan, berriz, Alaitz Rekondo Ferrero.

Saio ostean ere izango da festa giroa. 20:30etik aurrera, afaria egongo da sagardotegian. Eta afalostean, Manex Pagola eta Hor gu-ren bertso jarriak izango dira. Eguna biribiltzeko, DJ-a egongo da Arranon.

Arratsaldeko ekitaldirako zein afarirako sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian. Ekitaldiko sarrerak 12 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideentzako 10 euro eta gazteentzako 8 euro; afaria, berriz, 36 eurokoa izango da.

Lesakan asteburu pasa egin nahi izanez gero, udalaren webgunean dago inguruan ostatu hartzeko lekuen zerrenda. Hementxe topa ditzakezue.

2025eko Bertso Eguna Lesakan izango da