2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute Laudion
2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute Laudion –
Arabako Bertsozale Elkarteak 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu zuen iragan larunbatean, Laudioko Aiaraldea Ekintza Faktorian.
“Azkenekoan, 2019ko Txapelketan Arabako bertsogintzak egin duen bidea goraipatu nahi izan zen eta bide honi eutsi nahi izango zaio aurtengo XV. edizioan ere. Urteetan zehar eraikitzen joan diren zubi eta pausuen garrantzia goraipatuz”, adierazi dute antolatzaileek.
Egoitz Iradier Elkarteko sustapen arduraduna izan da lehena hitza hartzen, txapelketaren inguruko xehetasunak emateko. Segidan, Serapio Lopez Ortueta, duela 40 urte Arabako bertsogintzak abiatutako ibilbidean aitzindari, bertaratutakoei zuzendu zitzaien. Unai Mendibil Aiaraldeko bertso eskolako irakasleak itxi zuen aurkezpena, dabilena.
Txapelketako lehenengo final zortzirena apirilaren 1ean izango da, Amurrioko Kultur Etxean. Ekainaren 11an amaituko da txapelketa, Gasteizko Europa Biltzar Etxean. Bost final zortziren, hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala. Final zortzirenak: Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen. Finala laurdenak: Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion. Finalerdiak: Araia eta Izarran eta finala, lehen aldiz, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Maria Maeztu auditorioan.
Txapelketak honako ezaugarriak izango ditu: Arabako 30 bertsolarik parte hartuko dute (2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten 5 finalistek gehi izena eman duten 25 bertsolari gehiagok). 18 arituko dira final zortzirenetan, final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Finalerdiak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala. 9 aurkezle izango dira eta 11 gai-jartzailek osatuko dute lantaldea.
Jarraipena egiteko: