111 gazte batu ziren Gautegiz-Arteagako bertso barnetegian

111 gazte batu ziren Gautegiz-Arteagako bertso barnetegian –

111 gazte batu ziren Gautegiz-Arteagako bertso barnetegian

Barnetegia otsailaren 21etik 23ra egin zuten. Parte hartzaileak DBH1-etik hasi eta Batxilergoko 2. maila arteko Bizkaiko bertsolari gazteak izan dira. 111 elkartu dira Gautegiz-Arteagako Baratze Baserri Eskolan. 

“Barnetegiaren helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izan dira”, adierazi dute Bizkaiko Bertsozale Elkartetik. Jardunaldien bideoa ere eskegi dute.

 

111 gazte batu ziren Gautegiz-Arteagako bertso barnetegian