Xilaba Xapelketa - Amets Arzallus garaile finalaurrekoetan
Amets Arzallus garaile finalaurrekoetan –
Silabaz silaba esaldiak osatzen diren gisan Xilabaz Xilaba josten doa bersulari xapelketa Ipar Euskal Herrian, aurpegi berrien presentziarekin; baina azkeneko honetan ere Amets Arzallus suertatu da garaile, Aiziritzen ospatuta finalaurrekoan (Aiziritze Aiziritze-Gamue-Zohazti udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean). Bigarren itzuliko lehen saioa izan da.
Pettan Prebende (1986) aritu zen gai-jartzaile lanetan. Kulturgintzako hainbat proiektutan hartzen du parte: Xilaba, Zabalik Euskara Elkartea eta Irulegi Irratiko “entzule batzordea”, besteak beste.
Hauxe da Aiziritzeko saioan bildutako puntuazioa:
1.- Amets Arzallusek 421,5 puntu
2.- Maddalen Arzallusek 396,5 puntu
3.- Miren Artetxek 376,5 puntu
4.- Nahia Sascok 372 puntu
5.- Maddi Sarasuak 367,5 puntu
6.- Egoitz Zelaiak 363 puntu
Saio hau aintzat hartuta, honakoa da sailkapena, eta ezin da ahaztu, noski, azkeneko sei bertsolariek beste saio bat daukatela pendiente, larunbat honetan, Larresoron.
1.- Amets Arzallusek 784,4 puntu
2.- Miren Artetxek 735 puntu
3.- Maddalen Arzallusek 727 puntu
4.- Egoitz Zelaiak 694,5 puntu
5.- Maddi Sarasuak 687,5 puntu
6.- Nahia Sascok 674,5 puntu
(Larresoron arituko direnak)
7.- Sustrai Colinak 388,5 puntu
8.- Odei Barrosok 361 puntu
9.- Xumai Muruak 333 puntu
10.- Eneritz Zabaletak 323,5 puntu
11. Aitor Servierrek 306 puntu
12.- Ramuntxo Christyk 294,5 puntu