PARLEN ELS ULLS.
Catalunyako telebistak euskal gatazkari buruz berriki estreinatutako PARLEN ELS ULLS film dokumentalean, honako koplak errezitatzen ditu Jon Sarasuak.
Ametsa bildurik gazte garaian
gerlari izan naiz gudu zelaian
Ezpata ahoak doinu zorrotza
Hartan dantzatu da nire bihotza
Eskaini natzaio aurrekalari
gure ametsaren ortzemugari
Zenbat eta hartan gehiago jarri
gehiago izan dut minaren berri
atzera begira ze min harro ta
opari dakarkit nire porrota
Ez ditut eskuak tentuz igurtzi
ez ordu krudela besteri utzi.
Neurez nekarzkien minez aparte
zauritu dut eta zauritu naute.
Zaurian biluztu, izuan jantzi
batallan harrotu eta erantzi
Minetik ekin dut, pozetik egin
hontan naiz abere, hontan naiz duin
Ez dut garaipenik hurbil ikusi
esku hutsik diot, bular biluzi
Garaitu nauela misterioak
eta ez etsaiak, ez herioak
Betidanik ditut gune gaixoak
baina esaten dit barneko soak
Leihatu naizela bizi senetik
saiatu naizela ederrenetik
Aroak badatoz ametsen bila,
aroak badoaz, izan dadila
eskaini dudana atseden gabe,
arrasto oker hau zuen ondare.
Jon Sarasua