[BIDEOA] Argi Berri Bertso Saria
Argi Berri Bertso Saria –
Larunbatean egin zuten Ordizian Argi Berri Saria, eta Haira Aizpurua saratarrak irabazi zuen. Saria irabaztearekin batera, Osinaldeko finalerako sailkapena ere lortu zuten Aizpuruak. Apirilaren 26an jokatuko dute finala Gabirian.
Aizpuruarekin batera Libe Goenaga ere sailkatu da finalera, bera izan baitzen bigarren sailkatua larunbatean Ordizian. Publikoaren saria ere irabazi zuen. Beraiekin batera aritu ziren Danel Herrarte, Irantzu Idoate, Mikel Etxezarreta eta Maite Sarasola.
Saioa osorik grabatu zuen Goierri Telebistak.