Xabier Amurizak lan berri bat argitaratu du
Xabier Amurizak lan berri bat argitaratu du –
“Nik ere badakit hiltzaile bat izaten” izenburupean argitaratu du bere azken lana Xabier Amurizak, bere webgunean. Honako sarrera jarri dio argitalpenari, eta liburu osoa pdf formatuan jaisteko aukera eskaini du bertsolari eta idazleak.
Atsegin on bat
hartuko dutela
badakidan batzuei.
AGRIPINA
– Ni, Agripina. – Zu zara, beraz… – Erromatar Inperioko emakumerik inportanteena. – Izatea ondo dago, baina norberak esan! –hots egiten dut. – Zer dago txarto? Alderantziz legoke arazoa. – Zein da zure izate horren funtsa? – Augustoren birbiloba, Tiberioren biloba, Germanikoren alaba, Kaligularen neba, Klaudioren iloba eta emaztea, Neronen ama. – Zerrendan ez al dira batzuk falta, adibidez, Galba? – Ez dakit zergatik aipatu behar nuen hori –muzintzen Agripina. – Ez al zinen berarekin katigatzen saiatu? Nahiko lotsagabeki, gainera? – Ez nuen ezer galdu! –Agripinak, katu-keinu zimurrez. – Zerbait usnatu zenuen, gero enperadore izango baitzen, zazpi hilabetez. – Zazpi hilabetez bakarrik? –espantu Agripinak, benetako ezustean.