"Pinto-Pintto" taldea irabazle Aramaioko finalerdian

Pinto-Pintto taldea irabazle Aramaioko finalerdian –

Pinto-Pintto taldea irabazle Aramaioko finalerdian

Arabako Kuadrillartekoko txapelketaren baitan jokatu zen bigarren finalerdia iragan igandean Aramaion. Aramaioko Izena pentsau bida 2 taldea, Arabar Errioxako Txandrio eta Gasteizko Inkonstantikoplan potoz poto eta Pinto pintto taldeak aritu dira lehian. Txandrio izan da goizeko garailea, eta Pinto pintto arratsaldekoa. Ondorengo norgehiagokan talde babazorroa gailendu da, apirilaren 5ean jokatuko den finalareko txartlea eskuratuz.
 
Txandriotarrak: Orlando Arreitunandia, Beñat Otamendi eta Eñaut Insaustieta izan dira eta Izena pentsau bida 2 taldeko partaideak Manex Agirre, Gari Arexolaleiba, Aitor Ugarte, Eñaut Olaziregi eta Iraide Onaindia.

Bazkalondoren jardun dira kantuan Inkonstantikoplan potoz poto taldeko Ainhoa Aizpurua, Gerezti Unanue, Julen Martiartu, Oier Lakuntza eta Joseba Llordén  eta Pinto pintto taldeko Paula Amilburu, Xabier Antia, Eli Zaldua, Amaia Iturriotz eta Ekaitz Samaniego. Bigarren taldeak eskuratu du puntu gehien. 

Bigarren saioren ondoren “duelu azkarra izan da, bertsoak eta puntuak atera eta jaurti”. Pinto pintto taldea nagusitu da hemen. 

Gai jartzaileak ere lanean aritu dira, noski: Peru Abarrategi aramaiorra aritu da goizean, eta arratsaldeko saioan Pinto pintto taldeko Maddi Lahidalga eta Irati Fernandez de Okariz. Saioak 5  epailek baloratu dituzte: Inkonstantikoplan potoz poto taldeko Haizea Garcia,  Txandrio taldeko Mikel Fernandez de Arroiabe, Izena Pentsau bida 2 taldeko Iker Elexpuru, Pinto Pintto taldeko Maria Izaga eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Fernando Sopelana. 

Taldekako agurrak abestu eta gero, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan dute: atzekoak aurrekoari, ofiziotan 8ko txikian, 4 oinak, potokumeak, asmakizunak koplaka eta puntuka librean. Dueluan 3na puntu erantzun egin behar izan dituzte eta zortziko handian 3 poltsatatik ateratako pertsonai, kokalekua/kontestua eta objektuarekin ipuin bat osatu behar izan dute taldeko hiru kideren artean. 

Epaimahaiak erabakita Pinto pintto  taldea arituko da finalean. Sailkatzen den bigarren taldea da.

Hurrengo bi finalaurrekoak Amurrion eta Gillernan jokatuko dira.

Pinto-Pintto taldea irabazle Aramaioko finalerdian