Gazteei zuzendutako kultur sormen egonaldia antolatu du Loraldiak Lekeition

Gazteei zuzendutako kultur sormen egonaldia –

Loraldiak gazte sormena sustatu nahi du eta horretarako kultur sormen-egonaldia aurkezten du.
Lekeition eta aste oso batez, kultur-proiektuak sortzeko tutoretzapeko egonaldia proposatzen dugu.

Gazteei zuzendutako kultur sormen egonaldia

HELBURUAK

  • Gazte-sormena sustatzea
  • Sortzaile gazteek haien proiektuei forma emateko eta sortzeko aukera ematea
  • Erreferente dituzten sortzaileen tutoretzapean egitasmoak bultzatzeko aukera eskaintzea
  • Euskarazko kultur garaikideko diziplina anitzetan egitasmoak sortzea 

EZAUGARRIAK

Arloak: kulturak dituen arlo guztiak: dramaturgia/gidoigintza, teatroa, dantza, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, performancea…

Nori zuzendua: 30 urte beherako gazteentzat.

Egonaldiaren helburua: sormen-prozesua abiatzea. Ez da ezinbestekoa sormena gauzatzea edo bukatzea. Sormen-prozesua da helburua.

Noiz: ekainaren 23tik 27ra bitartean.

Non: Lekeition (Bizkaia).

LORALDIAK ZER ESKAINTZEN DUEN

  • Sormen-proiektuari bultzada emateko aukera
  • Gehienez 5 eguneko egonaldia
  • Sormen-egonaldian lan egiteko baliabideak: aretoa
  • Onuradunak/ek eskatutako sortzaile baten tutoretza eta laguntza egun horietan. Sortzaile profesionala eskuragarritasunaren arabera esleituko da. Ezinezkoa balitz eskatutakoari erantzun, beste sortzaile bat proposatuko du Loraldiak
  • Ostatua eta mantenu-erdiko dietak (gosaria eta bazkaria) 
  • Sormen-egonaldiko egunetan Loraldiak Lekeitioko Sormen Astearen baitan arratsaldetan kultu-ekintzak antolatuko eta eskainiko ditu. Sormen-egonaldian parte hartzen dutenek doako sarrera izango dute ekintza hauetara
  • Sormena burutzekotan, Loraldiak kontuan izango du laguntzeko: egitasmoren batean programatzeko, hedatzen laguntzeko…

ZEINEK HAR DEZAKE PARTE

  • 30 urte beherako gazteak
  • Taldeka edo banaka aurkeztu daitezke proiektuak
  • Egitasmo bat buruan dituztenak eta honi bultzada emateko laguntza behar dutenak
  • Proiektua euskara hutsez garatu behar da
  • Loraldiak aurkeztutako egitasmoak baloratuko ditu eta bat edo batzuk hautatuko ditu

DEIALDIAREN EGUTEGIA

  • Urtarrilak 30 – otsailak 20: proposamenak aurkezteko epea
  • Otsailak 21 – 28: ebaluaziorako epea
  • Martxoak 3: Loraldiak aukeratutako egitasmoa/en arduradunari komunikatuko die
  • Martxoak 5: Loraldiak publiko egingo du erabakia

ZER EGIN BEHAR DA PARTE HARTZEKO

  • Euskaraz garatzeko kultur-proiektu baten ideia izan
  • Proiektuaren tutorea zein pertsona/profesional izatea nahi duen aurreratzea
  • Inprimakia bete
Gazteei zuzendutako kultur sormen egonaldia