Aramaio, Areta, Gasteiz eta Oionen izango dira lehen Kuadrillako bertso egunak
Lehen Kuadrillako bertso egunak –
Herri ezberdinetan burutuko dira Kuadrillako lehen bertso egunak:
- GASTEIZ: Otsailak 1, larunbata, 12:00etan bertso poteoa Gasteizko Errexala Elkartean hasita. 14etan bertso bazkaria Errexala Elkartean bertan. Errexala (Gasteiz)
- AIARALDEA: Otsailak 1, larunbata, 14:30ean bertso bazkaria, Aretako Kultur Etxean. Arrigorriagako Bertso Eskola eta Aretako gaztetxoen Bertso Eskolarekin batera. Altubepekoak (Aiaraldea)
- GORBEIALDEA: Otsailak 1, larunbata, 17:00etan Aramaioko plazatik hasita herrian zehar Bertso Santa Eskea. Herriko Trikitixa eskola, Aramaixoko koroa eta Aramaioko Bertso Eskolarekin batera. Bañera F.T. (Aramaio, Gorbeialdea)
- ARABAR ERRIOXA: Otsailak 4, asteartea, 19:30ean Oiongo Euskaltegitik hasita Bertso Santa Eskea. Ika euskaltegia, Iruleko trikitilariak eta Txandrio Bertso Eskolako gaztetxoekin. Txandrio (Arabar Errioxa)
2025eko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 22an abiatu zen, eta apirilaren 5ean bukatuko da, Gasteizen.
Kuadrillartekoarekin Arabako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusaraztea da antolatzaileen xedea. Antolatzaileak txapelketan parte hartuko duten 14 taldeak dira, eta elkartea koordinazioa eta saretzea bermatzea da. Esparru teknikoari lotuta Arabako gai jartzaile taldea, epaile taldea eta Elkarteko lan taldearen laguntza ere jasoko dute taldeek, noski.
Talde bakoitzak hamaika partaide dauzka: gai jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronikagilea, argazkilaria, grabatzailea…
Kuadrillarteko txapelketak bi fase izango ditu:
- KUADRILLAKO BERTSO EGUNAK: Urtarrila eta otsailean zehar, parte hartuko duten 14 taldeek bere herri edo eskualdean antolatu dute bertso emankizun bat herri edo eskualdeko bertso eskola edota beste eragile batzurekin batera. Formatu ezberdinetako saioak izango dira hauek, otordu bueltakoak, poteoak, txokolatadak, olinpiadak, musikaz lagunduak, sortak… orotarikoak. Hau izango da aukerarik herrikoiena, edozein kolektibok parte har dezakeena, musikariak, lagun kuadrillak, mintzalagun taldeak….
- LEHIA: 4 finalaurreko eta 4 taldeko finala
- Finalaurrekoak: otsailaren 28an Narbaizan, martxoaren 9an Aramaion, martxoaren 15ean Amurrion eta martxoaren 23an Gillernan izango dira. Bakoitzean hiru edo lau talde ariko dira eta finalaurreko bakoitzaren irabazlea sailkatuko da finalera.
- Finala: Apirilaren 5ean, finala jokatuko da, Gasteizen. Egun horretan eguerditik arituko dira kantuan 4 taldeak Gasteizko kaleetatik, bazkaria eta ondoren bi onenen arteko finala jokatuko da. Puntuazio handiena lortzen duena izango da 2025ko Arabako Kuadrilla artekoaren irabazle.