Aurkeztu da aurtengo Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Aurkeztu da aurtengo Arabako Bertso Kuadrilla artekoa –
Larunbatean aurkeztu zen Gasteizen Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketa. 2010ean jarri zen martxan, eta zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Txapelketan parte hartuko duten Gerezti Unanue eta Aitor Najerak aurkeztu zuten ekimena, eta xehetasunak Elkarteko Sustapen arduradun den Egoitz Iradierrek eskutik jaso zituzten bertaratuek.
Talde bakoitzak bere herri edo eskualdean Kuadrillako Bertso Eguna antolatuko du. Beraz, 14 Kuadrillako Bertso Egun burutuko dira Arabako 8 eskualdeetan. Ondoren 4 finalaurreko izango dira, eta azkenik, finala.
Taldeak 9-12 lagunez osatuta egongo dira: 3-6 bertsolari, gai-jartzailea, epailea, audio grabatzailea, kronikagilea, argazkilaria… 76 lagun bertsotan, 17 epaile lanetan, 21 lagun gai jartzaile lanetan eta beste hamaika laguntzaile.
Hurrengo eskualdeek parte hartuko dute: Aiaraldea, Arabar Errioxa, Mendialdea, Trebiñu, Añana, Lautada, Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (lau talde).
KUADRILLAKO BERTSO EGUNAK (14 saio)
ARABAR ERRIOXAKO BERTSO EGUNA: Urtarrilak 22, asteazkena OION
GASTEIZKO BERTSO EGUNAK
1-Otsailak 1, larunbata GASTEIZ
2-Otsailak 14, ostirala GASTEIZ (2 ekimen)
3-Otsailak 20, osteguna GASTEIZ
AIARALDEKO BERTSO EGUNA: Otsailak 1, larunbata ARETA
GORBEIALDEKO BERTSO EGUNAK
1-Otsailak 1, larunbata ARAMAIO
2-Otsailak 7, ostirala ARAMAIO
3-Otsailak 14, ostirala LEGUTIO
4-Otsailak 21, ostirala IZARRA
LAUTADAKO BERTSO EGUNA: Otsailak 7, ostirala AGURAIN
AÑANAKO BERTSO EGUNA: Otsailak 8, larunbata KUARTANGO
MENDIALDEKO BERTSO EGUNA: Otsailak 15, larunbata LURKOI-ELORTZA
TREBIÑUKO BERTSO EGUNA: Otsailak 22, larunbata ARGANTZUN
FINALERDIAK (4 saio)
1.FINALERDIA: OTSAILAK 28, ostirala, NARBAIZA
2.FINALERDIA: MARTXOAK 9, igandea, ARAMAIO
3.FINALERDIA: MARTXOAK 15, larunbata, AMURRIO
4.FINALERDIA: MARTXOAK 23, igandea, GILLERNA
FINALA
APIRILAK 5, GASTEIZ