Martxan da Aitor Sarasua III. bertsopaper lehiaketa

 

Martxan da Aitor Sarasua III. bertsopaper lehiaketa –

Aitor Sarasua Maritxalar Ipar Euskal Herrian bizi izan zen luzaroan, eta ekarpen handia egin zuen Bertsularien Lagunak elkartean, baita Seaskan ere, besteak beste. Elkarteak eta Aretxabaletako Udalak elkarlanean antolatu dute hirugarrenez bertsopapera.

Bertso lehiaketak adinaren araberako hiru maila izanen ditu:

– Helduen maila: 2007. urtetik gorakoak, gutienez 6 bertso eta gehienez 10 idatzi beharko dituzte

– Gazteen maila: 2008 eta 2011 urte artekoak, gutienez 4 bertso eta gehienez 8 idatzi beharko dituzte.

– Haurren maila: 2012 urtera artekoak, gutienez 2 bertso eta gehienez 4 idatzi beharko dituzte.

Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izanen dira.

Lanak igortzeko epea otsailaren 21ean bukatuko da. Epaia martxoaren 14an jakinaraziko da webgunearen bidez.

Lanak honako helbidera igorri beharko dira: sarasua.lehiaketa@gmail.com

Sariak hauek izanen dira:

– Helduen sailean 1. saria: 300 € eta 2. saria 150€

– Gazteen sailean: 1. saria 100 €ko Elkar dendako bonoa eta 2. saria 50 €ko Elkar dendako bonoa

– Haurren sailean: 1. saria XILABAko finalerako sartzea eta trikota berezia. 2. saria: XILABAko finalerako sartzea eta tixerta berezia.

 

Martxan da Aitor Sarasua III. bertsopaper lehiaketa

Martxan da Aitor Sarasua III. bertsopaper lehiaketa