Aitzolen fusilamendua
Aitzolen fusilamendua –
Estatu kolpearen lehen orduetan gelditu ziren Araba eta Nafarroa faxisten esku. Donostian ere sartu ziren, baina hainbat borrokaren ondoren uztailaren 28rako kontrolpean izan zuten Errepublikaren aldeko indarrek.
Manuel Irujo eta Jose Mari Lasarte buruzagiek uztailaren 18an bertan adierazi zuten EAJ Errepublikari leial mantentzen zitzaiola, hain zuzen ere Donostiako Radio San Sebastianen irakurritako ohar baten bidez. Lasak azaltzen duen gisan, ordea, karlistak ideologikoki nahiz moralki komunistak edo anarkistak baino gertuagoko sentitzen zituenez alderdiaren sektore batek, eta gerraren lehen asteetan EAJk ez dio ukorik egingo karlistekin akordioren batera iristeko esperantzari. Hor kokatzen du Aitzol ere, gerra hark erabat ezustean hartu zuena: “Aitzolek Altxamendu faxista ez baizik eta ezkertiarren iraultza zetorrela pentsatu izan zuen, uztailaren 18aren aurretik bizi zen giroa ikusita” (2008: 609). Eta egoerak gaindituta irudikatzen du tolosarra: “[…] giro nahasi eta beldurgarriak eraginda noraezean aurkitu zen, etsipen sakonenean galdu zen […] Aitzolen gisako ekintzaile bizi, aiurri sutsuko eta buru argikoek muturreko egoeratan hondoa jo dezaketela dioen teoria aipatu izan da apaiz martiriaren jokaera azaltzeko” (id.: 609-610).
Artean Donostia errepublikaren kontrolpean zegoela, abuztuaren 2an, Hendaiara ihes egin zuen ELAko buruzagi Jose Mari Benegasekin batera. Hernandorenarekin egin zuen topo bertan, eta, mugaz bestaldetik iristen zitzaizkien lehen bonbardaketen berrien aurrean, Sarako auzapezaren laguntzaz Gipuzkoako ofentsiba zuzentzen zuten militar faxistekin gutxienezko gizatasunezko neurri batzuk negoziatu beharra zegoela otu zitzaien: “Inozokeria dosi nabarmena zeramaten eurekin, ez baitzuten uste faxistek gero egingo zituzten sarraskiak egiteko gauza zirenik” (Lasa, 2008: 610). Ozta-ozta lortu zuten negoziatzera jo zuten Etxalarko Guardia Zibilaren kuarteletik ihes eginaz bizia salbatzea.
Belokeko komentuan gorde eta hurrengo asteetan odol-isurtzeak gelditzeko saialdi gehiago egin zituen hainbat karlistarekin harremanetan jarriz. Handik ere alde egin beharrean egon zen, ordea: “Aitzolen ibilerak jakinik, Molak Belokeko abadeari mehatxua luzatu zion: Aitzoli babesa ematen segitzen bazion monastegian, errepresaliak ezarriko zizkiela Lazkaoko beneditarrei” (Lasa, 2008: 612).
Komentua utzi eta Baionan Galerna ontzia hartu zuen urriaren 14an, urriaren 1ean Errepublikak Euskal Autonomi Estatutua onartu ondoren Bilbon eratu berria zen Eusko Jaurlaritzarekin bat egin nahian. Itsasontzia tropa frankistek harrapatu egin zuten, ordea, eta tolosarra Ondarretako kartzelara eraman. Urriaren 17tik 18rako gauean fusilatu zuten: “Ondarretako gartzelan sekulako torturak jasan ondoren, Hernaniko kanposantu inguruan fusilatua izan zen. Hilerritik kanpo ehortzi zuten, beste fusilatuekin batera. Garai hartako Elizak ez zion elizkizunik egin” (Urkaregi, 1987: 144).
Martin Ugaldek seinalatzen du nazional-katolizismoaren Gurutzadak elizgizona izan arren barkatu ezin izan zion “bekatua”: “Teodoro Hernandorena me decía que cuando enterraron a Aitzol, no estaban enterrando sólo su cuerpo, sino que lo hicieron con la intención de enterrar para siempre la Cultura Vasca que promocionó con tanto entusiasmo” (1988: 81).
Berekin preso egondako Jean Pelletier frantziarraren testigantza dakar Lasak tolosarraren torturen inguruan (2008: 613). Bestalde, Euzkadik fusilamenduaren inguruko xehetasun esanguratsua dakar, izan dezakeen sinesgarritasuna bermatzerik ez badago ere:
“Algunos periódicos extranjeros publican detalles acerca del fusilamiento del sacerdote vasco doctor José de Ariztimuño, facilitados por uno de los requetés que formaron el pelotón ejecutor, refugiado ahora en Francia (…) Según estas informaciones (…) Lo único que pidió el doctor Ariztimuño a los facciosos fue que se le permitiese dirigir la palabra a sus ejecutores. Y tales debieron de ser los términos de exaltación patriótica y de fervor religioso que puso en sus frases, que los que formaban el piquete, hondamente conmovidos rehusaron por dos veces obedecer a la voz de mando que ordenaba hacer fuego, y sólo ante la conminación y la amenaza del comandante, hubieron de disparar.” (Euzkadi, 1936/VIII/26, 1 or., ‘El fusilamiento del presbítero doctor Ariztimuño’)
Aitzol berak urte batzuk lehenago idatzitako hitzon oihartzuna suma daiteke bere patuan: “Al despertar los pueblos a su vida nacional han emprendido una senda dura y desabrida […] Casi siempre, esta meta está teñida de sangre. […] La muerte de los héroes, sin gloria, en la tenebrosa noche de una cárcel; otras, con la aureola del martir acribillado a balazos […]” (Ariztimuño, 1988: 191).