Abiatu da Ærrimatu bertso egitasmoa

Abiatu da Ærrimatu bertso egitasmoa –

Oholtzako saiok izango dira denak, saio bakoitzean launa bertsolari eta gai jartzaile arabarrekin. Saioen helburua gozatzea da, eta ez da irabazlerik izendatuko.

Atzo bi saio ospatu ziren: lehena Eskuernagako Kultur Etxean eta bertan bertan Hegoi Amabizka, Iñaki Viñaspre, Orlando Arreitunandia eta Paula Amilburu ariko dira Irati Andaren gidaritzapean; bigarrena, 18:30etan Langraizko Gizarte Etxean azaroaren 26an izango da, bertsotan Irati Anda, Martin Abarrategi, Oihane Perea eta Xabi Antia arituko dira, gai-jartzaile lanetan berriz Uxue Diaz de Cerio.

Aurtengo azken saioa Izarran izango da abenduaren 28an, 19etan Kultur Etxean, kantuan Aitor Ugarte, Ali Zaldua, Peru Abarrategi eta Unai Anda ariko dira Marta Ugarteren agindupean. 

Abiatu da Ærrimatu bertso egitasmoa

Abiatu da Ærrimatu bertso egitasmoa