Bertso Hackatoia, teknologia eta bertsolaritza uztartuz
Bertso Hackatoia –
Bertso Hackatoiaren lehenengo edizioa ospatu zen abenduaren 14an BadaLaben, Errenterian. Ekitaldiaren antolatzaileak ARTEK[LAB] eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa dira. Bertso Hackatoia, goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak aldera amaitu zen. Bertsolaritza eta teknologia nahastu zituen ekitaldiak.
Hitzaldiak 11:00etatik 13:30ak bitartean eskaini ziren, guztira bost, bakoitza 30 minutuko iraupenarekin eta arduradunak bertsolariak, artista digitalak, musikariak eta programatzaileak izan ziren, batez ere. Gainera, hitzaldien artean denbora-tarteak egon ziren bertaratutakoen artean aurkeztutako gaiei buruzko hizketaldiak emateko.
Tailerrak 11:00etatik ekitaldiaren amaiera arte luzatu ziren. Tailerrak ere bost izan ziren, eta Bertso Hackatoira gerturatu zen pertsona orok parte hartu ahal izan zuen, tailer interaktiboak baitziren. Hitzaldietan bezala, bertsolaritza, musika eta teknologiarekin harremana duten pertsonak egon ziren tailer bakoitzaren atzean. Gainera, Xenpelar Bertso Eskolak egingo duen bertso paper lehiaketaren sari banaketa Bertso Hackatoiaren parte izan da.
Hitzaldien arduradunak:
- Kepa Matxain “Datorkigun bertsogintzaz: susmo lurtar batzuk”
- Leire Palacios eta Izaro Arruti (BadaLab) “Joxepa Antoni Aranberri”
- Jon K. Sanchez “Meta-bertsoak: olerkigintza kultura digitalean”
- Antuxuna “Pozik emango dizuet eskatu ezkero”
- Violet.AI “Egin zure A.I.”
Tailerrei dagokienez, hauek izango dira gonbidatuak:
- Xenpelar Bertso Eskola “Bertso paper sariak”
- Poetry attack “Hitzak adierazpide gisa erabiltzen dituen erresistentzia fenomenoa”
- Malen Barrutia “Bertso Khipu”
- Tunipanea “EKHO: ahotsari eta beste instrumentu batzuei erreakzionatzen dien automata musikala”
- Urban 13 Kolektiboa “Urban 13 Bertso Rap”
Informazio gehiago, hemen: https://bertsohackatoia.hotglue.me