[BIDEOA] 2024ko Alea Bideo kopla lehiaketa
Abenduaren 1ean ospatu zen Bideo Kopla Lehiaketako finala
2024ko Alea Bideo kopla lehiaketa –
Lehiaketaren bosgarren edizioa izan da aurtengoa. Oihane Perea, Irati Anda, Peru Abarrategi eta Maddalen Arzallus bertsolariak jardun ziren kantuan Zabalganako gizarte etxeko aretoan.
Hainbat sari banatu ziren, publikoarena tartean, Lakuabizkarra 5.B taldeak 3.301 boto jaso baitzituen Alearen webgunean. Beste hainbat saritu ere egon ziren: Argantzun 3.zikloa , Barrundia Herri Eskola, Bertxilika LH4, Aretako Bertso Eskola, Legutioko Bertso Eskola, Angel Ganivet 5. D, Umandi 5.C, San Bizente ikastola 6. Maila, Gorbeia eskola 6. Maila, Virgen de Oro 6.maila, Ikasbidea 5.D, Toki Eder 5A, Zabalgana 5.B eta Lope de Larrea 5.D. Sari ederrak jaso zituzten guztiek:
- Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Lautadan Eskape Room bat.
- BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.
- ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.
- HONTZA EXTREM abentura parkean taldean gozatzeko esperientzia.