"Puntuak eta komak" eta "Okerbidea" taldeak BBK sariketako finalera
Mungiako Mugire Txokoan izan ziren bertsolari gazteen BBK sariketako azken finalaurrekoak, eta zehaztu da nortzuek abestuko duten abenduaren 5eko finala.
Bertsolari Aldizkaria
2024-11-27
Puntuak eta komak eta Okerbidea –
MUNGIA
A multzoko Puntuak eta komak eta Xarmengarriak gira taldeak eta B multzoko Okerbidea, LGBTaket eta Rara Avis bikoteak igo ziren oholtzara. Puntuak eta komak eta Okerbidea taldeek batu zituzten puntu gehien, eta finalera sailkatu.
Ondorengo hauek izan ziren bertsolariak:
- 18 urtera artekoetan:
- Puntuak eta komak: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea
- Xarmengarriak gira: Emile Zabala, Enara Gallastegi eta June Legarreta
- 24 urtera artekoetan:
- Okerbidea: Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza
- LGBTaket: Ainhoa Gorostiaga eta Izaro Bilbao
- Rara Avis: Haizea Telleria eta Maite Sarasola
Finala abenduaren 5ean izango da, Zornotzako Zelaieta Zentroko Auditorioan, 18.30ean.
Finalen kantatuko dutenak:
- A multzoan, 18 urte artekoetan:
- Sagutxo Kaskarinak 2.0: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
- Puntuak eta komak: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea
- B multzoan, 24 urtea artekoetan
- Team Rocket: Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga
- Okerbidea: Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza